Israelgo
Cellcom eta SpeechView enpresek LipCcell izeneko programa informatiko bat patentatu dute. Honen bitartez pertsona gorrek telefono mugikorraren bidez hitz egin ahal izango dute. Sistema honen bidez gorrak dei bat jasotzen duenean, programak ahotsa animatutako hiru dimentsiotako aurpegi batean bihurtzen du. Horrela, hartzaileak igorlearen mezua irakur dezake.