argia.eus
INPRIMATU
Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”
  • Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala saioan izan dugu Helena Agirre gaiaz solasean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko apirilaren 15a

Helena Agirre filosofoak azaldu digunez, Incel gizonen ustez, gizartearen biktimak dira. Sistema osoa haien kontra dago. Arrazoi horrengatik identifikazio komunitatea indartu dute. Hasiera batean ligatzen ez zuten pertsonen arteko sarea zen. Besterik ez. Orain, oldarkor azaltzen dira sare sozialetan haien misoginia ezkutatu gabe.