Helegitea jarri dio Azpeitiko Udalari Carlos Urquijok, euskarazko sorkuntza bultzatzeagatik

  • Sorkuntza bekari lotutako diru-laguntzak banatzean hizkuntza irizpideak ez dituela errespetatu argudiatuta ezarri dio helegitea Espainiako Estatuko ordezkariak Azpeitiko Udalari. 


2016ko uztailaren 21an - 12:11

Sorkuntza bekak euskarazko kultura proiektuak saritzen ditu Azpeitian. Lanok euskara hutsean egingo direla leporatuta jarri du helegitea Urquijok.

“Kanpo eraso larritzat” jo du gertatutakoa Ainara Larrañaga kultura batzarkideak. “Deialdia egin zen momentutik, Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako delegatu den Carlos Urquijok gertutik jarraitu du beka hauen ibilbidea. Argitaratu bezain pronto, informazioa helarazteko eskatu zigun”, azaldu du.

Josu Labaka kultura batzarkideak gaineratu du “euskal kultura eta euskal sortzaileen aldeko apustua” egiten jarraituko dutela.

Udal Legea onartuta, baina zirrikituak ditu

Apirilean onartutako Udal Legeari esker euskara hutsean errazago aritzeko aukera dute udalek. Horrek orain arteko derrigorrezko elebitasuna gainditzea dakar. Hala ere, baditu mugak legeak, eta Urquijok diru-laguntzei buruz dagoen hutsunea aintzat hartu du helegitea jartzeko. Urquijok 1982ko Euskararen Legea –elebitasuna du oinarri– baliatu du beste behin.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude