argia.eus
INPRIMATU
Helburuen “gehiengoa” beteta, hiri hondakinen planarekin jarraitu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiak
  • 2005-2016 arteko hiri hondakinen planeko hamahiru helburuetatik, hamar bete ditu  Bizkaiko Foru Aldundiak. “Hondakinen %43 birziklatuta, eta helburuen gehiengoa beteta”, Europa jarri du jomuga. Iaz bizkaitar bakoitzak 527 kilo zabor sortu zituen, 2001eko datuak berdinduz.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 10
Zabalgarbi Bizkaiko Errauskailua (Argazkia: IƱigo Azkona)

Hiru izan dira egin gabe utzi dituzten lanak: tratamendurik gabe zabortegietara isuritako hondakinen kopurua jaisteko helburua ez da bete. Iazko apiriletik urrira TMB plantan egindako lanuzteari egotzi dio errua Aldundiak. Beste bi xedeei dagokienez, helburua lortzeko atarian geratu dira: aparatu elektriko eta elektronikoen gaikako bilketan, xedea pertsonako, urtean, 4,6 kilo jasotzea zen; 3,4 kilo izan dira aurten batutakoak. Beiraren eta paper eta kartoiaren birziklatze tasan, berriz, asmoa %60 birziklatzea zen. Beiraren %59 birziklatu dute, eta %54 paperean. Helburuen artean ez badago ere, ez da Europak jarritako %4ko konposta tasa bete.

Datuak mahai gainean jarrita, Batzar Nagusietan gainontzeko taldeekin adostasun batera iristea espero du Aldundiak. Bizkaia Europar Batasunak 2030erako ezarriko dituen hondakinen inguruko planekin bat egiteko prest dagoela azaldu dute. Oposizioa kexu azaldu da, datuei sinesgarritasuna falta zaiela esanez