EHZ

"EHZren helburua ez da musika hutsa kontsumitzeko festibala eskaintzea"




2011ko ekainaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Elixabet Ayçaguer.

Uztailaren 1etik 3ra egingo da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Festibalaren 16. edizioa, Heletan (Nafarroa Beherea):

"Gure helburua ez da musika hutsa kontsumitzeko festibal bat eskaintzea, baizik eta jendea etorraraztea eta elkarren artean hartu–emana egotea. Aurten kristoren lana egin dugu Mugetatik At lema garatzeko, eta buruturiko ekimenen artean nik anitz maite izan dudana, publikoa, laguntzaileak eta artistak bildu eta festibalean parte hartarazi ditugula da, aktore bilakatuz.(...) Hamasei urte daramatzagu gauzak ongi egiteko gai garela erakutsiz. Beti kritika anitz badira eta Heletara iritsi ginen urtean ere herritarrak aho zabalik geratu ziren egin genuen lanarekin eta hor irabazi genuen heletarren errespetua".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude