Hekimen sortu da, euskal hedabideen elkartea

  • Euskara hutsean lan egiten duten hainbat hedabidek Hekimen elkartea sortu dute. Donostiako Koldo Mitxelenan egin dute aurkezpena gaur eguerdian, eta han aurkeztu dute zuzendaritza. Iban Arantzabal izango da presidentea lehendabiziko urtean.


2012ko azaroaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hedabideetako ordezkariak, gaur Donostian (Argazkia: Lander Arbelaitz / Argia)

Zuzendaritzak zortzi kide ditu: Argia, Berria, Euskal Irratiak, Gaur 8, Gazteberri, Hamaika Telebista, Tokikom eta Xaloa telebista.

"Euskal Herri euskalduna nahi badugu komunikabide esparru indartsua izatea ezinbestekoa da", adierazi dute aurkezpenean. "Euskararen komunikazio esparrua txikia, ahula eta hauskorra dela badakigu. Hala ere, asko gara eta jende askorengana heltzen gara".

Elkartean biltzen diren komunikabideek seiehun bat langile biltzen dituzte eta ehunka mila herritarrengana heltzen dira. Horregatik, "ahots bateratua izatea" garrantzitsua dela azpimarratu dute.

Dokumentuak:

Hekimen elkartearen aurkezpen oharra eta sortzaileen zerrenda (Google docs)

Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea eratu duten hedabideen zerrenda:

  • Aizu!
  • Argia
  • Berria
  • Elhuyar
  • Euskal Irratiak
  • Gaur 8 / Zazpi Haizetara
  • Gazteberri
  • Gaztezulo
  • Goierriko Hitza
  • Hik Hasi
  • Irria
  • Irutxuloko Hitza
  • Hamaika Telebista
  • Jakin
  • Lea-Artibai eta Busturialdeko Hitza
  • Oarso-Bidasoako Hitza
  • Sustatu.com
  • Tolosaldeko Hitza
  • TOKIKOM, eta haren baitan bilduta, honako hauek: 28 Kanala, Aiaraldea.com, Aikor, Aiurri, Anboto, Antxeta Irratia, Baleike, Barren, Bierrik, Bilbo Hiria Irratia, BLB (Berton + Prest), Erlo Telebista, Euskalerria Irratia, Galtzaundi, Goiena, Goierri Irrati Telebista, Hernaniko Kronika, Hirinet.net, Karkara, Mailope,Noaua!, Pil-pilean, Topagunea, Ttipi-Ttapa, Txintxarri, UK, Ukberri.net, Uztarria, Xorroxin Irratia
  • Urola Kostako Hitza
  • Uztaro
  • Xaloa Telebista
  • Zuzeu.com

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Zenbat kostatzen den euskaldun izatea

Euskara ikasi eta erabiltzen hasi nintzenean, berehala jabetu nintzen euskaldunentzat haietako beste bat gehiago bilakatu nintzela (gasteiztar euskaldun berria izanda azken bagoietakoa, baina barruan). Nire artean pentsatzen nuen Euskal Herria herri ederra zela; etimologikoki... [+]


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude