argia.eus
INPRIMATU
Hegoaldeko pentsiodunek asteleheneroko protesta zabaldu dute gaur ere
  • Milaka erretretadun atera dira Hego Euskal Herriko hainbat plazatara pentsio duinak eta bizi baldintza egokiak aldarrikatzera. Urtarrilean hasirik, bederatzi hilabete daramatzate huts egin gabe astelehenero elkartzen Gobernuaren erabakiak aldatzeko itxaropenarekin.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 10
(Argazkia: Ecuador Etxea)

Estatu Espainiarreko hainbat hiriburutan ere entzun dira jubilatuen aldarrikapenak. Ohi bezala, Bilbon egin dute elkarretaratzerik jendetsuena, udaletxeko atarian bukatu dena.