Hegoaldeko emakumeek urtean ia 8.000 euro gutxiago kobratzen dute gizonezkoek baino

  • Batez beste, EAEko eta Nafarroako langileek 27.480, 71 eta 25.468,68 euro kobratzen dituzte urtean, hurrenez hurren. Aldiz, zifrok sexuaren arabera banatuz gero, emakumezkoek diru sarrera txikiagoak dituzte bi lurraldeetan, gutxi gorabehera, 7.863 euro gutxiago irabazten dute urtebetean Espainiako Estatistika Institutuak argitaratu berri dituen 2016ko datuen arabera.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko maiatzaren 30a
LABeko ordezkariek elkarretaratzea egin zuten otsailaren 20an gizonezkoen eta emakumezkoen artean soldata berdinak aldarrikatzeko.

Bi lurraldeetan emakume langileentzat egoera antzekoa den arren, bada aldea datuetan: gizonezkoen urteko soldata batez beste 31.001,21 eurokoa da EAEn. Emakumezkoena, ordea, 23.428,18 eurokoa. Hau da, 7.573 eurokoa da soldata arrakala Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Berdintasunetik urrunago daude Nafarroan arlo ekonomikoari dagokionez: 20.946 euro irabazten ditu batez beste emakumezko batek lan urte batean. Gizonezkoek 29.098,99 euro: 8.153 euroko aldea dago bi sexuen artean.  

Datuok mahai gainean jartzen dute oraindik bide luzea dagoela egiteko emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunaren bidean. Eusko Legebiltzarrean soldata arrakala errotik deuseztatzeko plana proposatu zen duela hilabete. Urkulluren Gobernuari  gizarteko hainbat eragilerekin elkarlanean hasteko proposamena luzatu zitzaion, baina egitasmoak astebete baino ez zuen iraun: ELAk berehala baztertu zuen proiektua “propaganda” hutsa zela argudiatuta. Bide bera hartu zuen LABek, enpresek euren erantzukizuna onartzen ez zutela iritzita.  

Zaintza lanak direla eta, lanaldi erdian aritzea eskatzen duten langileen%50 baino gehiago emakumezkoak dira. Baita familia ardurengatik kontziliazio neurriak hartzen dituztenak ere. Etxeko lanak emakumezkoen gain egotea soldata arrakalari eragiten dion faktorea dela diote hainbat adituk, nahiz eta “aitzakia gisa” ez erabiltzeko eskatu dieten agintariei eta gaiarekin ardura zuzena dutenei.

Kanal hauetan artxibatua: Emakume langileen eskubideak  |  Nafarroa  |  EAE

Emakume langileen eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-21 | Axier Lopez
Roberto Larra˝aga, Confebaskeko presidentea
"Gaizki ordaindutako lanak aukeratzeko joera dute emakumeek"

Emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaz galdetuta Radio Euskadin egin ditu adierazpenak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresarien elkarteko buruak. Soldatetan dagoen aldea eragiten duten faktoreen artean, "emakumeentzat enpresak erakargarriak ez izatea" adierazi du.


M8-an Franšois Ruffin diputatuak Frantziako parlamentuko garbiketako emakumeen eskubideak aldarrikatu ditu

Hitzaldi gogoangarria egin du François Ruffin diputatu ezkertiarrak Frantziako legebiltzarrean, historia sozialeko biharko liburuen orrietan azaltzeko modukoa. Duda egiten dut gure inguruko parlamentariren batek, euskaldunek eta emakumezkoek barne, egin ote duen emakume langile xumeen egoeraren salaketa eta oinarrizko eskubideen aldarrikapena hain gardenik topikoz eta politikoki politez bete dugun Martxoaren 8an.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude