Hegoafrikarren finala (Diaporama)

  • Hainbeste denbora honen zain, eta azkenean amaitu zaie Munduko Kopa hegoafrikarrei. Astelehenean berriz ere ikasleak eskolara itzuliko dira (sei asteko oporrak izan dituzte Munduko Kopagatik) eta langileak lantegietara. Munduko Kopa hau amets bat bezala izan da, eta horren lekuko gaur gauean finala ikusten bildu garen milaka pertsonak.


2010ko uztailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Espainia edo Herbehereak, zaleek beren hautuak eginak zituzten eta talde hauek animatzen eman dituzte partidak iraun dituen 120 minutuak. Zein baino zein mozorro bitxiagoekin (hori bai, vuvuzelak ez dira faltatu) agur esan diote mundu osoko hainbeste txokotatik milaka pertsona ekarri dituen txapelketari. Gaur gaua, baina, berezia izan da, eta hori islatzen saiatu naiz diaporama honetan. Hegoafrikarrentzat, kopa eurek altxatu izan balute izan da.

- Mundialari buruzko albiste, elkarrizketa eta argazki gehiago, ARGIA.com-eko webgune berezian: Hegoafrikarren Munduko Kopa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude