Hego Euskal Herrirako Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistema propioa nahi du EAJk

  • Hego Euskal Herrirako Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistema propioa proposatu du EAJk. Gaiaren nondik norakoak biltzen dituen proposamen txostena aurkeztu du asteburuan, Iruñean eginiko Batzar Nagusian. EAJk “alternatiba” bat sortu behar izan du, “Pentsioen Sistema Publikoak espainiar Estatuan gaur egun pairatzen duen defizit-egoeraz” jabeturik. Neurria 2019. urtetik aurrera aplikatuko litzateke.

Iker Oñate Aiastui @iker_onate
2016ko otsailaren 15a
Iruñean eginiko Batzar Nagusian aurkeztu zuen proposamen txostena EAJk. (Arg: EAJ)

Alderdiak Espainiako Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistemaren bideragarritasun eza azpimarratu du: “Badakigu, orobat, espainiar sistemaren oraingo `ongizate´ estatu gatibuaren premisa `bazterrezinek´ ez dutela ahalmen nahikorik errealitate eta eskari sozialari erantzuteko”. Bestetik, sistema propioa birdiseinatu eta inplementatzeko abiapuntuko ikuspegia “positiboa” dela adierazi du EAJk.

EAJk gaineratu du “Lagunkidetza edo gisa bereko” organo kudeatzailea konfiguratu beharko litzatekeela sistema bera martxan jarri eta kudeatzeko. “Organo horrek gaitasuna izan beharko luke gizarte segurantzaren erregimen ekonomikoaren eskualdatze eredua prestatzeko, hasierako unean; eta gizarte segurantzaren kudeaketa osoa egiteko, bere dimentsio unibertsalenean, geroago”, azaldu du.

Aldebiko erreakzioak

Gizarte Segurantza eta Pentsio Sistema propioa sortzeko proposamenak aldebiko erreakzioak eragin ditu alderdi politikoen artean. PSEko idazkari nagusi Idoia Mendia aurka azaldu da. Bere aburuz, “pentsioak pribatizatzeko” ahaleginean dabil EAJ.

Bestalde, pentsio sistemaren sortze prozesuan elkarlanean jardutea iradoki die EH Bilduko parlamentari Oskar Matutek jeltzaleei. Pentsioen kudeaketa bere gain hartu bitartean, Espainiako Estatuak eginiko ekarpenak osatzeko mekanismoak eskaintzea proposatu du EH Bilduk.

 

 

Kanal honetan artxibatua: Pentsioak

Pentsioak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-22
"Pentsio duinen" alde milaka lagun atera da kalera Hego Euskal Herrian

Pentsioen igoera KPI kontsumo-prezioen indizeari egokitzeko eskatu dute milaka lagunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 


Aurten pentsioek %0'25eko igoera izan dutela salatu dute Iruñean Krisiaren Aurkako Adinekoek

2017an Kontsumoaren Prezio Indizea %1’1 igo den bitartean, 2018an pentsioaren igoera "onartezina eta barregarria" dela kritikatu dute. 


2018-01-30 | ARGIA
Pentsio duinak eskatuz kontzentrazio jendetsua egin dute astelehenean Bilbon

Bilboko udaletxe inguruetan protesta jendetsua burutu dute adinekoek astelehen eguerdian. Hirugarren astez jarraian mobilizatu dira, whatsapp eta sare sozialen bidez elkarri deialdiak zabalduz.


2018-01-21 | Juan Mari Arregi
Pentsioak bermatzea

Pentsioak informazioaren zurrunbiloaren erdian daude.


2018-01-17 | Miren Osa Galdona
Nola kalkulatzen dira pentsioak? PPk 2013tik martxan jarritako tranpa

Fatima Bañez Espainiako Gobernuko Enplegu ministroak erretiro pentsioen balioa kalkulatzeko neurri berri bat proposatu izanak polemika eragin du; pentsio-sisteman aldaketa handia ekar dezakeelako.


2017-12-31 | Sub Coop
Kalea gurea da

17 orduko debatearen ondoren eta 8 botoko aldearekin, Argentinako Diputatuen Ganberak pentsio erreforma onartu du: alegia, pentsioak %13 murriztuko dituzte gutxienez, eta ezgaitasunengatiko laguntzak ere txikituko dituzte. Biolentzia parlamentarioari indartsu erantzun diote kalean: protesta handiak, lapiko-jotzeak eta  greba orokorra. Herrialdeko demokraziaren 34 urteetan izan den gatazkarik biolentoenak bizi izan omen dituzte, gas negar-eragileak, gomazko balak eta harriak tarteko.


Mateo efektua eta adina: pentsioen paradoxa

Bismarck izan zen XIX. mendean gaurko pentsio sistemaren eredua sortu zuena, belaunaldien arteko elkartasunean oinarriturik hain zuzen ere. Ekuazioa oso sinplea da, enplegua duten gazteen egoera ekonomikoa adinekoena baino hobeagoa denez, eurek egindako ekarpenen bidez ordainduko dira adinekoen pentsioak.

Adin piramidea edota bizi esperantzaren eraginak alde batera utzita –ez dira bigarren mailakoak–, gaur egun neke zantzu nabarmenak azpimarratu ditzakegu eredu honen baitan, are... [+]


2017-06-06 | Zergatik Ez
Pentsioak EH independentean
MULTIMEDIA - solasaldia

Euskal Herri independienteak pentsioak ordaintzeko ahalmenik izango al du? Espainiaren bermeak hobetzea lortzerik ba al dago EH independientean? Eñaut Apaolazak BAI eta BAI erantzun die galdera hauei Antiguako Zergatik Ez taldeak antolatutako lehen hitzaldian.

 


2017-04-04 | ARGIA
Pentsio publiko duinen aldeko mobilizazioak iragarri dituzte

Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan pentsionisten hainbat elkartek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote "osatu" ditzala euskal herritarren pentsioak. Manifestazioa egingo dute ostiralean Gasteizen.


Maria Gorospe Erdozia [pentsionista]
"Pentsio sistemaren krisia batik bat emakumeok ari gara nozitzen"

Maria Gorospe Erdozia naiz, 69 urteko iruindarra, eta beste pentsionista asko bezala, gorriak ari naiz ikusten. Hilean 600 euro inguruko pentsioa jasotzen dut, eta horrekin, gaur egun, ezin naiteke bizi. Hartara, lan egitera behartuta nago.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude