argia.eus
INPRIMATU
Hego Euskal Herriko pentsionistek bankuetan gestioak egiteko zailtasunak dituztela salatu dute
  • Pentsionistek Hego Euskal Herriko lau hiruburuetan eta hainbat herritan salatu dute "pentsioetako dirua kudeatzeko, transferentziak egiteko edo oinarrizko beste gestio batzuk egiteko" zailtasunak dituztela, bankuek leihatilako arreta zerbitzuak murriztu dituztelako. 

Oihane Arretxea Bereziartua @oihane_arretxea 2021eko apirilaren 27a
Argazkia: Alex Larretxi

Hego Euskal Herriko lau hiruburuetan eta hainbat herritan pentsionistek astelehenetako ohiko mobilizazioan adineko pertsonek finantza-gestioak egiteko dituzten zailtasunak salatu dituzte. Izan ere, bankuek leihatilako arreta murriztu dute eta horrek "ilara handiak" eta "kalteak" eragiten dizkie berezo horiei. "Banku gehiegikeriarik ez!" lelopean atera dira kalera. 

Naiz-ek zabaldu ditu asteleheneko mobilizazioetan egindako aldarrikapen eta salaketak, eta adierazi dutenez, banketxeen aurrean "ilara luzeak" sortzen direla eta "euren dirua eskuratzeko zailtasunak" dituztela azpimarratu dute pentsionistek. "Prozesu administratiboen informatizazioak eta digitalizazioak bankuen, langileen eta publikoarentzako zerbitzuen ordutegien murrizketa bortitzerako" balio izan duela salatu dute. Esaterako, herri txikietan bi egunez bakarrik izaten dituzte zerbitzuak eta kasu batzuetan sukurtsalak itxi ere egin dituzte. Azaldu dutenez, arreta presentzialaren murrizketak adineko pertsonei eragiten die batez ere, Internet bidezko eragiketak egiteko dituzten zailtasunengatik, gehienek teknologia berriak ezagutzen ez dituztelako. 

Manifestariak banketxeetara hurbildu dira gutun bidez, "adinekoentzako arreta-lehiatila bereziak irekitzeko"; ilarak amaitzeko nerruak hartzeko, aurrez aurreko arreta bermatzeko, zerbitzuak berrezartzeko, plantilla handitzeko eta 2015eko komisioak murrizteko eskatzeko. 2008tik 2019ra EAEeko banku-bulegoen kopurua murriztu egin da, 2.006tik 1.996ra iritsi arte, eta Espainiako Estatuan 22.628 sukurtsal itxi dituzte 9.000 lanpostu baino gehiago galduz. Gainera, gogorarazi dutenez, herritarren arreta zerbitzuak murriztu diren arren, Estatuan "banku zentralak 8.800 milioi euro baino gehiago irabazi ditu 2021eko lehen hiruhilekoan".

Image