Espainiako batez bestekoa baino lan ordu gehiago murriztu ditu Hego Euskal Herriak

  • 372,35 ordu egin zuten lan batez beste Hego Euskal Herriko langileek 2016ko lehenengo hiruhilekoan, Espainiako Estatuko batezbestekoa baino 16 ordu gutxiago eta 2008ko Hego Euskal Herriko aldi bereko datuekin alderatuz %5,4 gutxiago.


2016ko abuztuaren 17an - 10:13
Sektoreka, eraikuntzako langileek egiten dute lan gehien, 431 ordu batez beste (argazkia: eldiario.es).

Randstad aldi baterako lan enpresak egindako ikerketa baten arabera, krisia hasi zenetik langile bakoitzak batez beste 21 ordu gutxiago egiten ditu lan Hego Euskal Herrian.

Lan ordu gutxiago kontratatzen dira

389 ordu egin zituen lan batez beste Espainiako Estatuko langile batek 2016ko lehenengo hiruhilekoan: 2008. urteko aldi berarekin konparatuz %5,7 gutxiago.

2008-2013 urteetan arteko tartean 410 eta 414 ordu bitarteko lanaldia izan zuen Espainiako Estatuko behargin batek batez beste, hiruhileko batean. 2009an iritsi zen adierazlea 414 orduetara eta 2013an lehenengoz izan zen 400 orduen azpikoa: 398 ordukoa. 2014an igo zen apur bat, baina geroztik jaisten joan da.

Zerbitzu sektorean ordu gutxien

Sektoreka, eraikuntzako langileek egiten dute lan gehien, 431 ordu batez beste. 426 ordu egiten dute lan industriako beharginek eta 379 ordu zerbitzu-sektorekoek.

Ordu kopurua aldatuz doa Espainiako Estatuko erkidego bakoitzean. Murtzia eta Madril dira 400 orduak gainditzen dituzten bakarrak. Estatuko batez bestekoaren gainetik (389 ordu) Kantabria, Kanariak, Galizia eta Katalunia daude. Valentziak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak ez dute batezbestekoa gainditzen (373 eta 371 hurrenez hurren).


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude