Itziar Bardaji Goikoetxea

Hedabideen manipulazioa: adibide bat


Itziar Bardaji Goikoetxea
2018ko maiatzaren 15a

Pasa den maiatzaren 9an Diario de Navarra egunkarian Iruñeko gaztetxetako batek, Errotxapea auzokoak, orrialde oso bat hartu zuen: “Vómitos, ruidos y hurtos, el colmo vecinal por el gaztetxe”.

Artikulua irakurtzen hasi eta auzokideak ez dira antolatu, ez da inolako prentsaurreko edo adierazpenik egon, ez istilurik. Berri hau argitaratzeko ez dago motibazio agerikorik. Kazetaria auzora hurbildu eta galdera batzuk egin ditu. Bat, bi, hiru, lau, bost auzokideren testigantzak. Batek eraikinen utzikeria egoeraz, beste batek: “Incluso drogas”, hirugarrenak: “Mi abuela está agobiada”; gero: “Pedimos su desalojo” eta azken bat zarataz kexu. Okaden eta zikintasunaren arrastorik ez. Lapurretei buruz, “pequeños hurtos en los balcones”. Igual lorontzi bat hartu du norbaitek? Egia ere ez da izango. Gertaera “hain larri” hauek idazkera oso sentsazionalistaz, oinarririk gabeko baieztapenez, handizkatze eta ahoberokeriez josita daude. Eta lotsarik ez. Azalera, argazki eta guzti: “Vecinos de la Rochapea contra el gaztetxe”.

Hasia da UPN hauteskunde aurre-kanpaina prestatzen eta okupazioa eta gaztetxeak hautatu ditu euren armen jomuga. Bagenekien. Badakigu ere hedabideen papera zein den. Mesedez, duintasun apur bat gutxienez.

Kanal hauetan artxibatua: UPN  |  Hedabideak  |  Iruñea  |  Gaztetxeak

UPN kanaletik interesatuko zaizu...
Iruñeko 'Maravillas' gaztetxea "soilik agindu judizialarekin" hustuko dutela esan du Kultura kontseilariak

Galdera egin du UPNk parlamentuan, Nafarroako Gobernuak "haren ardurak bete ditzan, Rozalejoseko Markesaren jauregiko ondare historikoa zaindu eta defendatzeko".


2018-02-15 | ARGIA
UPNk errieta Alliri, Espainiako Kongresuko saioen %18ra huts egin ostean: "Ez dadila errepikatu"

UPN isilik egon da Alli auziari buruz, baina azkenean, kazetarien galderei erantzunez, ostegun honetan hitz egin behar izan du Javier Esparza alderdiko buruak: diputatuaren jarrera ez zaiola gustatzen adierazi du eta hala jakinarazi zaiola berari ere.


2018-02-14 | Miren Osa Galdona
Iñigo Alli UPNko diputatuak huts egin du kongresuko saioen %18ra

Kongresuko saioetara gehien falta izan duten diputatuen artean dago UPNko Iñigo Alli: urte eta erdian bederatzi saio osotara ez da joan, eta beste hirutan saioek irauten duten denboraren erdian baino ez da bertan egon. Kongresua osatzen duten 350 diputatutatik gehien huts egin dutenen arteko bosgarren postuan dago UPNko diputatua.


2018-01-19 | Andoni Mikelarena
Patxi Zamora Kontuz elkarteko bozeramailea lanetik bota dute Guardia Zibilak bultzatuta

Aire laguntzaile gisa egiten zuen lan Iberia hegazkin konpainian. Guardia Zibilak hegazkinera igotzea debekatu dio ordea Kontuz elkarteko bozeramaileari. Gauzak horrela konpainiak lanetik bota du.


2018-01-17 | ARGIA
UPNren hordago ustela: 7.700 euro ordaindu behar izan dizkio Podemosi, epaitegietan galdu ostean

UPNk 7.700 euro ordaindu behar izan dizkio Podemosi, Pablo Iglesiasen adierazpen batzuen kontra jarri zuen salaketa gaizki atera zaiolako.


Asteazkenean ezagutuko da nor izanen den UPNren buru 2019ko hauteskundeetarako

Egun alderdi erregionalistaren buru den Javier Esparzak baino ez du iragarri bere burua aukeztuko duela UPNren lidergoa eramaten segitzeko. Asteazkena da azken eguna hautagaiak aurkezteko. Besterik ezean, Esparzak berak segituko du postu horretan, eta bestela, urtarrilaren 28an eginen dituzte barne hauteskundeak.


'Navarrometroaren' arabera berdinketa legoke aldaketaren aldeko indarren eta erregimenaren artean

Nafarroako Parlamentuak eskatzen duen barometroaren arabera 25 eserlekutara berdinketa izanen litzateke hauteskundeak orain eginen balira, alegia: 25 eserleku izanen lukete UPN-PSN-PPN eta Ciudadanosek eta 25 eserleku EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.


Fermin Alonso (UPN): "Euskara jakiteak gehiago balio du doktoretza edo master bat izateak baino"

Iruñeko Udaleko Lehendakaritza batzordean eztabaida sortu zen euskarak meritu gisara izanen duen pisua dela-eta. 


Hezkuntzako zerrenda bakarraren kontra egin du Ezkerrak, UPN, PP eta PSNrekin batera

Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan bi azterketa –bat, euskaraz eta bestea, gaztelaniaz– egoteko lege proposamenak aurrera egin du Nafarroako Parlamentuan; euskaldunek bitan probatu beharko dute beren jakintza, bi etsaminatan.


Preso gaixoei indarrean dagoen legedia aplikatzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoak jaso ditu ebazpenak. UPNren eta PPNk aurkako botoa eman dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude