argia.eus
INPRIMATU
Hazparnen manifestaldia egin dute Puyo agentziaren okupatzaileen sustenguz
  • Zazpi lagun auzipetu dituzte Hazparneko Puyo agentziaren okupazioagatik. Aiherrako Etxexuriaren salmenta salatzeko ekintzaren harira epaituko dituzte irailaren 30ean. Elkartasunez, mobilizazio eguna muntatu da irailaren 27an.

Irulegiko Irratia Ainize Madariaga 2025eko irailaren 29a
Puyo agentzia okupatzeagatik epaituko diren zazpi lagunen sustenguz mobilizazio Hazparnen buruilaren 27an. Irulegiko Irratia

Ekintza horrek ondorio juridikoak izan ditu: irailaren 30ean, zazpi lagun epaituko dituzte Baionako epaitegian. Akusatuei bi gauza egozten dizkiete: alde batetik, hitzordu “faltsu” baten bidez agentzia okupatu izana, eta bestetik, ADNA edo aztarna genetikoak emateari uko egitea.

Auzipetuek eta haien alde agertu den Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak auzia "maskarada hutsa" dela adierazi dute. Horren harira, irailaren 27an: 10:00etatik aitzina, Donoztiriotik Hazparnera abiatu den auto-karabana egin dute, eta Hazparnen manifestaldi batekin segitu.

Auto-karakol operazioan 300 bat jende, 50 bat auto eta 10 bat traktore ikusi dira.