Hazparneko Zinegin festibalaren VI. Edizioa "Euskara munduan, besteen ahotan" lemapean

  • Euskal Herriko Zinema eta Dokumental ekoizpena da Zinegin Festibala, Hazparnen (Lapurdi) antolatua. VI. Edizioa da aurtengoa, azaroaren 16tik 19ra bitartean, “Euskara munduan, besteen ahotan” lemapean. Koldo Izagirre eta Patxo Telleria zinegileak izanen dira Lapurdin aste honetan, baita Joseba Sarrionandia ere, Hemen eta han filmaren bitartez. 


2017ko azaroaren 14an - 07:59

Antolatzaileek literatura eta zinema uztartu nahi dituzte aurten. Kari horretara, Koldo Izagirre idazle eta zinegilea gonbidatu dute. Ke arteko egunak filma ikusi ahal izanen dute bertaratuek. Antxon Ezeiza izan zen film horren zuzendaria. Zinegile donostiarra omenduko dute zinema zaleek. Filmaren gidoilari Izagirrek aurkeztuko du filma.

Zinegin Festibala hainbat atalez osatuta dago, besteak beste, zinemari buruz irakastea du xedea. Aurtengo ikastaroa Patxo Telleria aktore eta gidoilariaren esku dago. Literatura obra bat zinemara nola egokitzen den irakatsiko die zinegile hasiberriei.

Joseba Sarrionandia idazlea ere Hazparnen izanen da, fisikoki ez bada ere, berari buruzko film bat zabalduko baita bertan. Hemen eta han izenekoa.

Festibala hainbat atalek osatuta dago, hala nola bideogintza lantzea, sustatzea eta zabaltzea. "Airea" da antolatzaileek aurten proposatutako gaia. Hainbat bideo sarituak izanen dira.

Hona, besteak beste, festibalean ikusgai izanen diren film batzuk: Iñigo Garcia Agirrezabalagaren Bi txirula, Javier Rebollo & Alvar Gordejuelaren Alaba zintzoa, Patxo Telleriaren Igelak eta Juan Batista Berasategiren Nur eta Herensugearen tenplua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude