Hazparne aldeko hamar laborarik 'Xixtroak' antolatu dute, internet bidezko kontsumo taldea

  • Hazparne (Lapurdi) inguruko hamar bat laborari bildu dira, ekoizpen multxo bat proposatzeko saskietan. Berezitasuna: internet bidez eskatzen direla, astero eta nahi dena hautatuz. Xixtroak izena hartu dute, Hazparne inguruan horrela deitzen baitziren lehen, astoen gainean finkatzen ziren saskiak, etxaldeko ekoizpenak merkaturat eramaiteko.

Etxalde
2016ko urriaren 11
"Xixtroak" saski edo kontsumo taldeko hamar laborariak beren produktuetako batzuen aurrean jarririk.

Astoa kamioarekin ordezkatu dutela diote bainan izpirituan jarraitzen du, etxean ekoiztua herritarreri eskaini nahi diete. Sei etxalde dira taldean, hamar gizon eta emazte, laborariak, kalitatea lehenesten dutenak. Molde ekologikoan, Idoki marka pean ala jatorrizko izendura bateko kide dira. Hau da ere taldean izaiteko baldintza.

Komerzializazio bideak errexteko abiatu zuten gogoeta. Denda bat ideki edo merkatuan etxalde guzietako ekoizpenak mahain amankomunean bildu, bi ideia hauek gogoetatu zituzten internet proietua abiatu aintzin. Bietan, edo gastu gehiegiak edota denbora asko pasatzeak gibel eginarazi zieten. Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin burutu zuten gogoeta eta internet gune baten sortzea erabaki zuten.

«Internet tresna praktikoa da, denda bat baino gastu gutiago sortzen du. Martxan eman dugun moldean, ekoizle eta kontsumitzailearen arteko  harremana mantentzen dugu guk baitugu paketa emaiten jendeari. Pantaila soil batekin ibiltzea ez dugu nahi, kontsumitzaileak ikusi behar gaitu», dio Corinne Minaberrik, Lekuineko laboraria eta Xixtroak taldeko kidea.

Xixtroaken ibilmoldea sinplea da. Jendeak astero egin dezake manaketa xixtroak.com web gunean, hemen aurkeztuak dira proposatutako ekoizpen guziak bai eta etxaldeen deskribapena. Hautu guztiz librea daukate erosleek. Web gunearen bidez, hots aintzinetik, pagatzen da saskia. Astelehen gaueko manatu ondoan, ostiraletan banatuak dira.

Xixtroak proietua abiatu aintzin, merkatu azterketa eraman zuten taldeko kideek, batez ere neurtzeko erosle aski bazeukaten lurralde hurbilean ala Baionaraino joan beharko zuten. Hazparne inguruko lan eremuetan ibili ziren, enpresa desberdinetako langileri proietua aurkeztuz. Oso ondo hartu zuten ideia jendeek eta banaketa guneak arabera antolatu ziren. «Azterketa hori eraman dugularik, ohartu gira ainitz enpresa bazirela gure inguruan, eta langileek gure proietua begi onez ikusten zutela». Sei tokitan ibiltzen dira laborariak: Kanbo, Hazparne eta Beskoitzeko lan eremuetan (poligonoetan), Hazparneko hiri erdian bai eta Aiherran eta Lekornen bi etxaldeetan.

Sei etxaldetarik proposatzen diren ekoizpenak anitzak dira: gasna desberdinak (ahuntz, ardi, behi, idorrak ala freskoak), esnekiak (esne freskoa, gurina, kremak), haragia (pittika, bildoskia, atzarkia, ahatxekia, euskal xerria, oilaskoak, pintarrak), barazkiak eta sagar zukua. Iraila hastapenean abiatu dira banaketak. Epe ertainean, astero 35 euro inguruko 50 bat saski banatzea dute helburu laborariek. «Xixtroaki esker, gutarik batzuk merkatuetan denbora gutiago pasatzea espero dugu, beste batzuk transformazioa azkartu nahi dute, beste batzuk langile bat kontratatu. Gure etxaldeetako ibilmoldea errextu nahi dugu, ekonomikoki bainan ere lanaren aldetik», dio Emilie Dubois, Lekorneko laboraria eta Xixtroakeko kideak.

Kanal hauetan artxibatua: Laborantza ekologikoa  |  Laborantza ekologikoa

Laborantza ekologikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Tokioko aireportuari 50 urtez aurre egin dioten baserritar egoskor horiek

Japonian 2020ko Olinpiar Jokoak hasterako estreinatuko ote dute Tokioko Narita aireportuaren hirugarren pista? Agintariek proiektuari ekin eta 50 urte geroago, osatu ezinik segitzen dute beren lurrari eta lanbideari uko egin nahi ez dioten baserritarren erresistentzia dela medio. Jasandako presioengatik edo diru beharragatik amore eman badute gehienek, bakan batzuek eusten diete baratzeei bizirik. Hegazkinez inguratuta aitzurrean, erresilientzian maisu.


Nafarroako azoka ekologikoa, maiatzaren 18tik 20ra

Era guztietako produktuak egonen dira: esnekiak, ardoa, barazkiak, kontserbak… Guztira, 45 saltoki ipiniko dituzte, Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren eskutik, autobus geltoki zaharrean.


2018-03-18 | Jakoba Errekondo
Pozoiaren aho sabaia

Ardo eta sagardo ekologiko eta biodinamikoen beste muturrean daude ardo industrialak edo kimikoak. Azken hauek produktu kimiko sintetikoak erabiltzen dituzte; mahasti eta sagastietan hormonak, ongarriak, pestizidak, herbizidak eta abar, eta upategietan, antzera.

Produktu kimiko gehienak sintetikoak dira, hau da, industrietan sortutakoak. Gutxi batzuk besterik ez dira naturalak. Produktu kimiko horiek arrastoa uzten dute bai lurrean, bai ingurumenean, bai landareetan, bai fruituetan, bai... [+]


2018-03-11 | Jakoba Errekondo
Ardoa ilargitan

Nekazaritza ekologikoa puri-purian den honetan, biodinamika oinarri duen nekazaritzan ekoitzitako ardoek bereganatzen dituzte gero eta sari gehiago. Ikuskizun da mahats ardoetan bezala ote datorren sagardo, udareardo, garagardo eta abarretan.

Ardogintzan asko ikertzen ari da lurra aberastea eta zeruaren eragin integrala oinarri dituen nekazaritza hau. Ardoak ematen du, eta, zenbat eta naturalago, eta gehiago emango du: osasuna bezala txanpona. Frantzia da ikerketa mota horren lurralde... [+]


2018-02-15 | ARGIA
EHKOlektiboak agroekologiaren 11. topaketak burutuko ditu larunbatean Uztaritzen

EHKOlektiboak Euskal Herrian agroekologian ari diren laborariak biltzen ditu. Lau sailetan egiten du elkarte honek lan: laborantza biologikoa, bertako ekoizpenak eta salmenta zuzenak, elikadura burujabetza eta ikuspegi soziala. Datorren larunbatean, 17, Uztaritzen burutuko ditu bere 11. topaketak.


2017-12-31 | Garazi Zabaleta
ECOSEGELL
Nekazaritza ekologikoa eskolan lantzeko jolas digitalak

Ecosegell izeneko proiektua jarri du martxan Kataluniako Nekazaritza Ekologikoko Produkzioaren Kontseiluak (CCPAE). Eskoletan nekazaritza ekologikoaren oinarriak eta elikagai ekologikoen etiketa moduak ikasteko hezkuntza-baliabide digitala da Ecosegell, 10-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua bereziki. Jolasen bidez gaiok lantzea eta gazteengandik gizartera zabaltzea du asmo proiektuak.

Ekimen berritzailea

Vida Sana elkartearekin batera sortu du kontseiluak proiektu pedagogikoa,... [+]


Lurzaindiak lehen baserria erosiko du Gipuzkoan, Ezkio-Itsasoko Hariztizabal mitikoa

Gipuzkoako nekazaritza ekologikoan aitzindarietakoa izan den Hariztizabal baserriaren transmisioa bermatuko du Lurzaindiak, jende artean bildutako diruz haren jabe egin eta baserritar gazteei errentan utziz.


Baserria eta berton bizi garenon etorkizuna

Jesus Mari Gonzalez Martinez eta Angela Linskey Abaltzisketako "Naera Haundi" baserrian bizi dira. Produktu ekologikoak (mermelada, esaterako) produzitzen zituzten duela gutxi arte. Ekoizleek 65 urte betetzean diru-laguntzak eteten zaizkiela-eta, ezin izan diote lanari eutsi.


2017-10-12 | Errigora
Zubigintza Errigoran
MULTIMEDIA - erreportajea

"Zubigintza amildegiak gurutzatzeko artea da. Bizkarrez dauden munduak elkarri begira jartzekoa. Ertza abiapuntu bihurtzekoa. Alegia egia egitekoa. Horixe da, hain zuzen, Errigoraren langintza: zubiak eraikitzea".


2017-10-08 | Garazi Zabaleta
Goierriko Baratza
Denda ekologikoz gain gizarte eragile

Ordiziako produktu ekologikoen denda txikia da Goierriko Baratza, duela 13 urte bi kideren artean sortua. “Hastapen hartan ez zegoen egungo eskaintzarik produktu ekologikoetan, eta ikusi genuen bazegoela modu horretako denda irekitzeko aukera”, azaldu du Danel Etxeberria Pascual kideak. Hasieratik bi kideek garbi zuten, ordea, negozio hutsetik haragoko proiektua izanen zela abiatutakoa. Kontsumo ekologikoaren gaia gizarteratzeko lan aktiboa eginen zutela, alegia.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude