Haziak protagonista Zeberioko lehen sektoreari buruzko jardunaldietan

  • Lehenengo sektoreari buruzko II. Jardunaldiak antolatu dituzte Zeberion urriaren 3an eta 4an. “Haziak eta ezagutzak trukatuz” du izena jardunaldiak eta ostiral arratsalde eta larunbat goizez, hitzaldiak, eztabaidak eta bideo emanaldiak izango dira Zeberioko plazako ermitan bertaratu nahi duten guztientzat.


2014ko urriaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Haziak izango dira Zeberioko jardunaldiaren ardatz.

Arantza Arrienek zabalduko du jardunaldia ostiralean 18:00etan, “Hazietatik nekazaritza berreraikitzen” izenburuko hitzaldiarekin. Agroekologian erreferentea da Arrien, baserritarra izateaz gainera.

Ordubete geroago, Zeberioko plazan bertan, herriko baserritarrek parte hartu duten bideoa eskainiko dute eta ondoren barauskarria, mahaia bertako produktuekin atonduta.

Larunbatean proiektuen berri

Zapatuko egitaraua 10:00etan hasiko da nekazalgunean garatzen ari diren proiektuen aurkezpenarekin, baita Basortu elkartearen kontserberarenarekin ere.

Ondoren, 11:30etatik 13:30etara hazi azoka egingo dute, haziak ikusi eta trukatu ahal izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-26 | Euskal Irratiak
"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"

Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Eguneraketa berriak daude