Hautetsi independentistek Udalbiltza berrosatzeko deia egin dute

  • Udalbiltza berriz osatzeko beharra azpimarratu dute Euskal Herriko zinegotzi eta alkate independentistek. Irunen (Gipuzkoa) egindako agerraldian Udalbitza berriz martxan jartzeko eta beste hautetsien atxikimendua biltzeko ahalegina egingo dutela jakinarazi dute. Ekitaldian Bildu, Nafarroa Bai, Aralar eta Abertzaleen Batasuneko 26 hautetsik parte hartu zuten.


2012ko apirilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Udabiltzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Gaur egungo zatiketa administratibo eta politikoa gainditzeko Udalbiltza ezinbesteko tresna dela aipatu dute. Egitasmo honekin, udaletatik abiatuta, euskal nazioa eratzeko pausoak eman nahi dituztela gaineratu dute. 

Helburu horiek betetzeko, 1999.urtean Udalbiltzak zehaztutako bost helburuak bere egin dituzte hautetsi independentistek. Horien artean, Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea eta haren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude