Hauteskundeak Berlinen: Merkelen CDUren kolpea, eta eskuin muturraren agerpena

  • SPD sozialdemokratak irabazi ditu Berlingo eskualdeko hauteskundeak, sei puntu jaitsi arren. CDU demokristauak ere beheraka darrai, eta ezinezko dute bien artean gehiengo absolutua berrestea.

     


2016ko irailaren 19an - 12:10
Michael Müller, SDPko hautagaia eta Berlingo alkatea. Eskualdea gobernatzen jarraitzeko beste alderdien babesa behar dute sozialdemokratek.

Eskuin muturreko AfD alderdiaren agerpenak, FDP-ko liberalen itzulerak eta Die Linke ezkertiarraren lau puntuko igoerak hilzorian utzi du bipartidismoa Berlingo länder-ean. Sei puntuko galera pairatu arren, SPD sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak, beste behin. Horrez gain, Angela Merkelen CDU alderdiak ere beherakada jasan du, eta ia ezinezko bihurtu du bien arteko gobernu koalizioa berritzea.

Hauteskunde erroldaren %67k bozkatu du Berlinen, eta %21k babestu du SPD. CDU, berriz, %17k bozkatu du. Hala, 38 eserleku lortu dituzte sozialdemokratek, eta 31 demokristauek: hamabi falta zaizkie gehiengo absolutua erdietsi eta biek agintean jarraitzeko.

Egoera horretan, gobernagarritasunerako aukera berriak zabaldu dira. Azken orduetan indar gehiena hartu duen aukera ezkertiarren koalizioa da: horretarako, zortzi eserleku gehiago lortu dituen Die Linke eta bi galdu dituen Die Grünerekin bat egin beharko luke SPDk. Bi alderdiek 27na ordezkari lortu dituzte.

Bestalde, FDP liberalak gorakada handia izan du, eta hamabi diputatu izango ditu Berlingo eskualdean. Orain artean parlamentutik kanpo zeuden, 2011an ordezkaritza galdu ostean.

Diskurtso xenofoboaren arrakasta

Aurreko legegintzaldiarekin alderatuta, bi alderdi gehiago izango ditu Berlingo parlamentuak aurrerantzean. Izan ere, FDPz gain eskuin muturreko AfDk lortu du ordezkaritza, historian lehen aldiz.

Hasiera batean, diskurtso euroeszeptikoa zen Alternative für Deustchland-en bereizgarri nagusia, baina migrazio krisia hasi bezain pronto xenofobiarantz biratu zuen diskurtsoa, eta errefuxiatuak hartzearen aurkakoen botoa eskuratu du: guztira, 25 eserleku lortu ditu ultraeskuinak.

Hala, bi urtean Alemaniako 16 eskualdeetatik 10etan lortu du ordezkaritza AfDk. Hurrengo helburua herrialdeko parlamentuan sartzea izango dute, 2013an kanpoan geratu ostean. Datorren urteko irailean egingo dira Bundestag-erako hauteskundeak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


Eguneraketa berriak daude