argia.eus
INPRIMATU
Hauteskunde sindikalak sustatzeagatik langile bat kaleratu du multinazional batek Donostian
  • Ostegunean ELA sindikatuak salatu zuen Donostiako erdiguneko Pull & Bear dendatik langile bat kaleratu zutela, hauteskunde sindikalak bultzatzeagatik. Horrez gain, Amara Plaza Hoteleko beste hiru langile ere kaleratu dituztela esan dute.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko uztailaren 22a
Kontzentrazioa Pull & Bear dendaren parean. Argazkia: ELA Donostia.

2018an ELAk ordezkari sindikal bat lortu zuen Donostiako erdiguneko Pull & Bear arropa dendan, eta ordutik hori bultzatutako langileek jazarpena salatu dute. Joan den astean, baina, gatazka bere puntu gorenera iritsi da, hauteskunde sindikalak bultzatu zituen langile bat kaleratu baitzuen multinazionalak.

Ostiralean, berriz, Amara Plaza Hoteleko hiru langile kaleratu zituztela zabaldu zuen ELAk. Kaleratze hauen zergatiak eta gatazkaren nondik-norakoak ez dituzte argitu oraindik.

Arropa denda eta hotelaren aurrean kontzentrazioak egin dituzte langileek, eta astelehenean 13:00etan beste kontzentrazio bat antolatu dute Amara Plaza Hotelaren aurrean, arazoari irtenbidea bilatzeko eskatuz.