Hauteskunde promesak bete

  • Hauteskunde gaua igarota, orain eduki sozio-ekonomikoez hain kargatuta egon diren promesak betetzeko ordua da.


2015eko abenduaren 21an - 11:25

Eskuinetik ezkerrera, alderdi guztiek agindu dituzte neurriak desberdintasun sozialaren, pobreziaren, langabeziaren, prekarietatearen eta murrizketa sozialen kontra; eta soldata nahiz pentsio duinen, gutxieneko soldata baten eta prestazio sozial altuagoen alde, baita migratzaileak hartu eta integratzearen alde ere. Hemendik aurrera horiek bete ditzatela exigitu behar diegu gobernu eta erakundeetan agintean daudenei.

Errealitateak esaten digu krisitzar honekin aberatsenek etekinak lortu dituztela. IBEX-35ean kotizatzen duten enpresek 30.000 milioi euroko irabaziak izan dituzte urtarrila eta iraila artean, aurreko urtean baino %14 gehiago. Bitartean, desberdintasun soziala Euskal Herrian hedatu da, eta beste behin langabeziak (200.000 lagun), pobreziak (140.000 pertsona) eta prekarietateak emakume aurpegia ditu. Emakumeen artean enplegua handitu bada ere, kaskarragoa eta behin-behinekoagoa da. Emakumeek gizonek baino %52 gehiago egiten dute lan, baina %24 gutxiago irabazten dute. Pentsioak izoztuta daude eta hamar pentsionistatik zazpik (665.000 guztira) hileko mila euro baino gutxiago kobratzen dute. Egungo gutxieneko soldatarekin (648,6 euro), berriz, ezin da inor bizi.

Ia inork ez du esan nola finantzatuko dituen bere hautes-promesak. Oso gutxi  entzun dugu bankuei, multinazionalei eta enpresa edo fortuna handiei zergak jartzeaz, edo ustelkeriaren eta iruzur fiskalaren kontrako neurriak hartzeaz, edo Monarkiari eta militarrei gastuak murrizteaz. Frustrazio berrien aurrean prest egon behar al dugu? Denborak esango digu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, "Mafiaren kolpea" salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016-08-31 | Unai Brea
Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.


Urkullu: "EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik"

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.


Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.


Eguneraketa berriak daude