Mandela hil ondorengo lehen hauteskundeak Hegoafrikan

  • 2013ko abenduan Nelson Mandela hil zenetik lehenengo hauteskundeak dira asteazkenean egiten ari direnak, Afrikako Kongresu Nazionala (AKN) da faborito, Mandela 19 urtez buru izan zuen eta egun gobernuan dagoen alderdia.


2014ko maiatzaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Maiatzaren 7an hauteskunde eguna Hego Afrikan. (Argazkia: Ctpost)

1994an “apartheid” erregimenarekin amaitu zenetik bosgarren hauteskundeak izango dira. Hogei urte pasa dira Nelson Mandelak hauteskundeak irabazi zituen une historikotik. Hegoafrikako lehenengo presidente beltza izan zen eta arraza bereizketarekin amaitzeko lehen urratsak eman zituen.

Afrikako Kongresu Nazionalak asteazkenean botoen %60 eskuratzea aurreikusten dute galdeketek eta 200 alderdi baino gehiago aurkeztuko diren 2014ko hauteskundeetan AKNk “garaipen erosoa” izango duela iragarri dute hainbat analista politikok.

Hauteskunde kanpaina ez da, ordea, lasaitasunez eta protestarik gabe igaro, eta ejertzitoak milaka soldadu atera ditu kalera, hauteskunde egunean istiluak eragozteko asmoz.

22.000 egoitza zabalduko dira bozka eman ahal izateko. Egoitza publikoak zein unitate mugikorrak, irisgarritasun handiagoa izateko. 25 milioi herritarrek erregistratu dute beren burua botoa emateko. Emaitzak ostiralean egingo dira publiko, aurreikuspenen arabera.

Mandelaren osteko Hegoafrika

Hegoafrikan %24ko langabezia tasa dago, eta herritarren ia erdiarentzat kezka nagusia da egun. Herritarren %25,3a hezkuntzak arduratzen du gehien, eta %11,4 ura eta elektrizitateagatik kezkatzen dira gehienbat.

AKNk historikoki arraza bereizketaren aurkako borrokan egin du lan, eta arlo honetan Mandelaren lana eta figura erabakigarriak izan dira. Dena dela, herritarren kezka nagusietan egondako aldaketek eta Jakob Zuma egungo presidentea ustelkeria kasuekin erlazionatuta egoteak alderdiaren izen ona kaltetu dituzte.

Oposizioko alderdi nagusia Aliantza Demokratikoa (AD) da, azkeneko hauteskundeetaan botoen %16 eskuratu zuena. “Gutxiengo zuriarekin” lotu ohi da alderdia, baina AKNren kudeaketarekin bat ez datozen “erdi mailako” herritarren botoa eskuratzen saiatuko da asteazkeneko hauteskundeetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude