Hauteskunde bezperan Garoñaren aurka egiteko ziren manifestazioa debekatu dute

  • PPk egindako kontsulta baten ostean hartu du erabakia hauteskunde-batzarrak. Araba Garoñarik Gabe plataformak deitutako manifestazioa “lehia politikoaren” barruan kokatzen dela, eta gogoeta-eguna oztopatzen duela ebatzi dute.


2015eko abenduaren 16an - 10:52
Garoñako zentral nuklearra itxi eta eraistearen alde 2013ko irailean Gasteizen egindako manifestazioa.

Plataformak helegitea jar dezake batzarraren erabakiaren aurka EAE Auzitegi Gorenean. Asteazkenean jakinaraziko dute euren erabakia Hauteskunde Batzordearen erabakiaren aurrean. Eldiario.es-en irakur daitekeenez, ez dute baztertu zapatuan adierazpena egitea Gasteizko Plaza Berrian.

Plataformak azaroaren 11n deitu zuen abenduaren 19an Gasteizen egiteko zen manifestazioa. Arabako Hauteskunde Batzordeak debekatzea erabaki du, Estatuko Hauteskundeen Araubide Orokorrari Buruzko lege organikoaren aurreikuspenen arabera ez duelako manifestazioko lema bateragarritzat hartzen.

Debekatu duten manifestazioa Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzearen aurkako protesta kanpainaren parte zen. Hainbat eragile sozial eta politikok egin zuten bat manifestaziorako deialdiarekin. Azaroan baimendu zuen Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) erreaktore ontziaren hobetzea, eta zentrala berriz martxan jartzeko lehen pausoa izan liteke. Hondakin nuklearrentzako behin-behineko biltegia eraikitzea ere proposatu zuen zentralaren  jabeak, eta Espainiako Ingurumen Ministerioak urrian eman zion baimena.

Plataformak hauteskunde egunean Garoñaren Hauteskundeen egunean “Nuklearrik Ez” dioten ikurrekin bozkatzeko deia ere luzatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude