Youtubek haurrentzat bereziki egokitutako aplikazioa aurkeztu berri du: Youtube Kids. Doako aplikazio da momentuz eta Android sisteman dago erabilgarri, AEBn soilik.
Datozen hilabeteetan mundu osoan eskuragarri egotea aurreikusten dute eta iPhone eta iPaderako egokitzea.
Aplikazioa guztiz itxura aldatu da umeentzako. Soilik bost ikono deigarri ditu Youtuberen bertsio honek eta haurrentzat interesgarriak eta egokiak diren edukiak aurkitu ahal izango dira bertan. Horrela, Dreanworks Tv, Sesame Street, PocoyoTV eta haurrentzat egokitutako beste hainbat ekoiztetxeren lanak egongo dira ikusgai Youtube Kids-en, orain arte Youtuben dauden bideoez gainera. Hala ere, haurrentzat aproposak diren edukiak soilik egongo dira ikusgai.
Aplikazioa gurasoen kontrolpean erabili ahal izango da. Youtube Kidsen ezarpenetan aplikazioa egunean gehienez denbora jakin baterako finkatzeko aukera dago eta hori igarotakoan, itzali egiten da dispositiboa.
Edukiak bilatzerako garaian, ingelesezko ahots errekonozimendu sistema ere izango du bertsio honek. Horrela bermatzen dute idazten ez dakiten haurrek ere aplikazio hau erabili ahal izatea.