Haurrentzat egokitutako aplikazioa aurkeztu du Youtubek

  • Youtubek haurrentzat bereziki egokitutako aplikazioa aurkeztu berri du: Youtube Kids. Doako aplikazio da momentuz eta Android sisteman dago erabilgarri, AEBn soilik.


2015eko otsailaren 25an - 05:23
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Itxura hau du Youtube Kids aplikazioak. (Irudia: elandroidlibre.com).

Datozen hilabeteetan mundu osoan eskuragarri egotea aurreikusten dute eta iPhone eta iPaderako egokitzea.

Aplikazioa guztiz itxura aldatu da umeentzako. Soilik bost ikono deigarri ditu Youtuberen bertsio honek eta haurrentzat interesgarriak eta egokiak diren edukiak aurkitu ahal izango dira bertan. Horrela, Dreanworks Tv, Sesame Street, PocoyoTV eta haurrentzat egokitutako beste hainbat ekoiztetxeren lanak egongo dira ikusgai Youtube Kids-en, orain arte Youtuben dauden bideoez gainera. Hala ere, haurrentzat aproposak diren edukiak soilik egongo dira ikusgai.

Aplikazioa gurasoen kontrolpean erabili ahal izango da. Youtube Kidsen ezarpenetan aplikazioa egunean gehienez denbora jakin baterako finkatzeko aukera dago eta hori igarotakoan, itzali egiten da dispositiboa.

Edukiak bilatzerako garaian, ingelesezko ahots errekonozimendu sistema ere izango du bertsio honek. Horrela bermatzen dute idazten ez dakiten haurrek ere aplikazio hau erabili ahal izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia berriak
2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Helena Agirre (filosofoa): “Incel komunitatea gizon heterosexual zuri misoginoen gordeleku bihurtu da”

Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude