argia.eus
INPRIMATU
Haurrei zuzendu zaizkie Itziar Madina eta Josu Waliño

2009ko abenduaren 02a

Haur eta gaztetxoei zuzendutako bi liburu kaleratu dituzte Itziar Madinak eta Josu Waliñok. Arritxu eta Mago Zurien Anaidia idatzi du Madinak, Leire Urbeltzen ilustrazioez lagunduta. Waliñorenak, berriz, Izarren artzaina du izena eta Maite Gurrutxagarenak dira ilustrazioak. Txalapartak eman ditu argitara.