Haurrei eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats

Eskolako lanek merezi dute aparteko lanketa, duda asko eragiten dute-eta.

Nerea Agirre HUHEZI fakultateko irakaslea da eta gurasoek seme-alabei eskolan laguntzeko aholkuak eman dizkigu ARGIAn aste honetan argitaratu dugun erreportajean. Eskolako lanek merezi dute aparteko lanketa, egunerokoan duda asko eragiten dute-eta. Hona Agirreren oharrak:

1.-“Badaukazu etxerako lanik?” galderarekin hasi ordez… “Zer ikasi duzu gaur? Zer moduz aritu zara?” galderekin has ditzakegu gure alaba eta semeekin elkarrizketak

2.-Lanean hasi aurretik, haurrarekin zereginari buruz hitz egiteko tartea hartu, bai haurrak eta baita guk geuk ere ondo ulertzeko jarduera bakoitzaren xedea.

3.-Ikasteko estrategia ezberdinak daudenez, zereginaren arabera alaba edo semeari aukeratzen laguntzea: “zein da hau egiteko modurik egokiena?”.

4.-Ikaskuntza prozesuaren auto-erregulazioa gidatzea: “Zer ari zara egiten? Zer egin duzu aurretik? Zer egin behar duzu gero?”. “Helburuei erantzuten ari al zara?”. “Amaitu aurretik zerbait aldatu behar al duzu?”. “Jarduera bukatutzat ematen al duzu?”.

5.-Gure haurrei helarazten dizkiegun mezuak esanahiz janztea. Gure interesa eta errekonozimendua agertzeaz gain, haurrak konfiantzaz aritzera (gaizki egin arren berriro errepikatzera, aurretik egindakoa hobetzera), eta beraien jakin mina piztera (gauza berriak probatzera) animatu behar ditugu.

6.-Zeregin baten zentzua ulertzen ez baldin badugu, haurrari laguntzeko prest gaudela  baina ez dakigula oso ondo nola lagundu adierazi; haurrak irakasleari zeregina ondo ulertu ez denez laguntza hori izan ez duela jakinarazteko eta argibide gehiago eman ahal izateko.

7.-Familiako kide guztien artean etxerako lanen gaia antolatu. Honetarako beharbada beharrezkoa da aurretik familiako kide helduen artean hitz egitea eta irizpide batzuk finkatzea. Eta ondoren, irizpide horien arabera, etxeko guztien artean eskolako lanak eguneroko zereginen barruan txertatu eta beraz, nola antolatuko garen erabakitzea. Haurrari ere (aldez aurretik zehaztutako irizpide horien arabera) erabakitzeko aukera emanaz (non egingo dituen lanak, noiz –askaldu aurretik, ondoren…–). Garrantzitsua da gure haurrak bera etxerako lanak egiten dagoen bitartean familiako beste partaide guztiok zertan arituko garen jakitea, eta denbora tarte horretan besteok ere gure zereginak ditugula ikustea (lana egin osteko deskantsua hartzea bada ere, horretan ariko garela jakitea). Haurrak zereginaren arabera laguntza nori eskatu diezaiokeen jakin dezan.

8.-Haurrak laguntza eskatuz gero ez ezeztatu. Beharbada beste denbora tarte bat bilatu beharko dugu momenturik egokiena ez delako. Baina haurrari arrazoia hori dela esango diogu eta noiz lagunduko diogun zehaztu. Eta ondoren, bete.

9.-Jarduerarekiko ditugun zalantzak planteatu. Edo zereginean bertan ohartxo moduan jaso irakasleak ikusi ahal izateko.  Gure aldetik, ditugun zalantzak argitzeko ahalegina egin dezakegu eta hurrengo egunean haurrarekin honi buruz hitz egin (nola saiatu garen arazoa ebazten, zer egin dugun, zer lortu dugun, zein zalantza izaten jarraitzen dugun…).

10.-Zereginaren zentzua bere osotasunean zalantzan jartzea saihestu. Baita irakaslearen lana auzitan jartzea edo eskolarekiko haserrea eta frustrazioa adieraztea.

Artikulu hau Estitxu Eizagirreren Gaitzerdi blogean argitaratu da. Antzeko gai gehiago topatuko dituzu bertan.

Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2434
 
azala2433

2435 zenbakia.
2014ko azaroaren 02a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys