Haurrei eskolako lanetan laguntzeko 10 urrats

  • Nerea Agirre HUHEZI fakultateko irakaslea da eta gurasoek seme-alabei eskolan laguntzeko aholkuak eman dizkigu ARGIAn aste honetan argitaratu dugun erreportajean. Eskolako lanek merezi dute aparteko lanketa, egunerokoan duda asko eragiten dute-eta. Hona Agirreren oharrak:

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2013ko otsailaren 07a
Eskolako lanek merezi dute aparteko lanketa, duda asko eragiten dute-eta.

1.-“Badaukazu etxerako lanik?” galderarekin hasi ordez… “Zer ikasi duzu gaur? Zer moduz aritu zara?” galderekin has ditzakegu gure alaba eta semeekin elkarrizketak

2.-Lanean hasi aurretik, haurrarekin zereginari buruz hitz egiteko tartea hartu, bai haurrak eta baita guk geuk ere ondo ulertzeko jarduera bakoitzaren xedea.

3.-Ikasteko estrategia ezberdinak daudenez, zereginaren arabera alaba edo semeari aukeratzen laguntzea: “zein da hau egiteko modurik egokiena?”.

4.-Ikaskuntza prozesuaren auto-erregulazioa gidatzea: “Zer ari zara egiten? Zer egin duzu aurretik? Zer egin behar duzu gero?”. “Helburuei erantzuten ari al zara?”. “Amaitu aurretik zerbait aldatu behar al duzu?”. “Jarduera bukatutzat ematen al duzu?”.

5.-Gure haurrei helarazten dizkiegun mezuak esanahiz janztea. Gure interesa eta errekonozimendua agertzeaz gain, haurrak konfiantzaz aritzera (gaizki egin arren berriro errepikatzera, aurretik egindakoa hobetzera), eta beraien jakin mina piztera (gauza berriak probatzera) animatu behar ditugu.

6.-Zeregin baten zentzua ulertzen ez baldin badugu, haurrari laguntzeko prest gaudela  baina ez dakigula oso ondo nola lagundu adierazi; haurrak irakasleari zeregina ondo ulertu ez denez laguntza hori izan ez duela jakinarazteko eta argibide gehiago eman ahal izateko.

7.-Familiako kide guztien artean etxerako lanen gaia antolatu. Honetarako beharbada beharrezkoa da aurretik familiako kide helduen artean hitz egitea eta irizpide batzuk finkatzea. Eta ondoren, irizpide horien arabera, etxeko guztien artean eskolako lanak eguneroko zereginen barruan txertatu eta beraz, nola antolatuko garen erabakitzea. Haurrari ere (aldez aurretik zehaztutako irizpide horien arabera) erabakitzeko aukera emanaz (non egingo dituen lanak, noiz –askaldu aurretik, ondoren…–). Garrantzitsua da gure haurrak bera etxerako lanak egiten dagoen bitartean familiako beste partaide guztiok zertan arituko garen jakitea, eta denbora tarte horretan besteok ere gure zereginak ditugula ikustea (lana egin osteko deskantsua hartzea bada ere, horretan ariko garela jakitea). Haurrak zereginaren arabera laguntza nori eskatu diezaiokeen jakin dezan.

8.-Haurrak laguntza eskatuz gero ez ezeztatu. Beharbada beste denbora tarte bat bilatu beharko dugu momenturik egokiena ez delako. Baina haurrari arrazoia hori dela esango diogu eta noiz lagunduko diogun zehaztu. Eta ondoren, bete.

9.-Jarduerarekiko ditugun zalantzak planteatu. Edo zereginean bertan ohartxo moduan jaso irakasleak ikusi ahal izateko.  Gure aldetik, ditugun zalantzak argitzeko ahalegina egin dezakegu eta hurrengo egunean haurrarekin honi buruz hitz egin (nola saiatu garen arazoa ebazten, zer egin dugun, zer lortu dugun, zein zalantza izaten jarraitzen dugun…).

10.-Zereginaren zentzua bere osotasunean zalantzan jartzea saihestu. Baita irakaslearen lana auzitan jartzea edo eskolarekiko haserrea eta frustrazioa adieraztea.

Artikulu hau Estitxu Eizagirreren Gaitzerdi blogean argitaratu da. Antzeko gai gehiago topatuko dituzu bertan.

Kanal honetan artxibatua: Hezkuntza

Hezkuntza kanaletik interesatuko zaizu...
"Jaurlaritzak muturreraino tenkatu du soka eta konfrontazio fasea ireki dugu"

7-8 urte daramatzate Eusko Jaurlaritzari hezkuntzak bizi duen “egoera larria” mahaigaineratzen, urtez urte murrizketen eraginez okerrera egin duen egoera, baina ez duela negoziatu nahi kexu dira sindikatuak.


Hezkuntza propioaren aldeko borrokak batuta

 “LOMCEren xirimiriak berdin-berdin busti ditu nazio zapaldu guztiak”. Hala esan digute Hego Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako ikasle mugimenduek. Hiruengana jo dugu, konta diezaguten egunerokoan nola egiten dioten aurre geldirik baina bizirik dagoen Espainiako hezkuntza legeari.


Ikasle presoak klasean egon daitezen eskatzeko, kartzela-martxa egingo dute Osnyra

Ikasle presoei “elkartasuna adierazi eta jasaten ari diren jazarpena” salatzeko, apirilaren 5erako eta 6rako antolatu du Prest!-ek (Ikasle mugimenduko presoen sostengurako taldeak) martxa Osnyko —Paris ingurua— kartzelara.


2017-03-29 | Topatu.eus
Osasungintza euskalduntzearen aldeko itxialdia asteazkenetik ostegunera Leioako Campusean

Medikuntza Graduko euskarazko matrikulazioa behera doala-eta egoera gero eta okerragoa dela salatu du Medikuntza Asanbladak. Dekanotzaren konpromiso falta gaitzetsi dute.


Irakasle-klaustroak eta ikasleekiko harremana erdaraz?

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, egokitu zaion D ereduko ikastetxean irakasle-klaustroak erdaraz egiten dituztela kritikatu du irakasle ordezko batek sare sozialetan. Polemika piztu da sarean.


Ikastetxe hauetan etsaminik gabe ebaluatzen dute

Azterketa eta noten eskema tradizionala alboratu eta ikasleen garapen osoa aintzat duen ebaluazio hezigarria lantzen dute gero eta ikastetxe gehiagotan. Euren esperientzia kontatzeko eskatu diegu horietako lauri: Langile ikastetxe publikoa, San Bizente ikastola, Arrankudiagako eskola txikia eta Geroa eskola librea.


2017-03-26 | Juan Mari Arregi
Murrizketak irakaskuntza publikoan

Aste honetan, asteazkena hilak 22, EAEn izaten ari diren hezkuntza murrizketen lekuko izango da euskal jendartea. Hezkuntzaren kalitateari eta irakaskuntza publikoari eraso zuzena dira, baita bere langileen egonkortasunaren kontra ere.


100.000 pertsonak manifestazioa egin dute Buenos Airesen, irakasleen eskubideen alde

Argentina osoko pertsonak batu dira hiriburuko kaleetan, hezkuntza publikoaren alde. Manifestazioa Maiatzeko Plazan amaitu da. “Gobernuari oso eskaera sinplea egin nahi diogu: legea bete dezala”, aldarrikatu dute. Hilaren 15, 16, 21 eta 22an egin dituzte grebak.


Manifestazio jendetsuak ikasle greban; EHUk dio "eragin txikia" izan duela

"Sistemari aurre egin!" lelopean ikasle greba deitu du Ikasle Abertzaleak ostegunerako. "Zapaltzaileek beren boterea matentzeko" egindako hezkuntza sistemaren kontra, eta batez ere LOMCE bezalako hezkuntza erreformen kontra egiteko deia zabaldu dute ikasleek.


2017-03-22 | Axier Lopez
Sindikatuak pozik azaldu dira gaurko grebaren jarraipenarekin

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek poza agertu dute grebak izan duen oihartzunaz. Beren datuen arabera, langileen hiru laurdenak bat egin dute deialdiarekin eta zenbait eskualdetan ia erabatekoa izan da. Jaurlaritzaren arabera, aldiz, deituta ziren langileen erdia batu da grebara.


Eguneraketa berriak daude