Haurreskolen Partzuergoko langileek greba egingo dute urriaren 6an

  • Murrizketak salatzeko LAB, ELA eta EILASek datorren urriaren 6rako greba orokorra deitu dute. Greba deialdia aurreko urtean hasi, eta etenik izan ez duten murrizketak salatzeko iragarri dute. Eusko Jaurlaritzak aurtengo ikasturtean milioi bat euro gutxiago inbertituko du Partzuegoko haurreskoletan.


2011ko irailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Haureskola

Murrizketa horrek eragina izango du aurrekontuan, langileen soldatetan, lan baldintzetan eta horren ondorioz baita eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatean ere, langileek adierazi dutenez.

Begoña Anakabe ELAko ordezkariak ikasturtea hasi duten moduan hasita, kalera ateratzea beste erremediorik ez dutela izan esan zuen atzo egindako agerpenean.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude