argia.eus
INPRIMATU
Haurreskolen doakotasuna eskatu du LABek familiaren itun berria dela eta
  • Jaiotzetik hasita, haurrek daukaten hezkuntza eskubidea ez dela betetzen dio sindikatuak eta hutsune hori betetzeko bidean ez dela urratsik eman. Ostegunean sinatu dute EAEeko instituzioek familia eta haurren aldeko ituna. Hitzarmenak oinarrizkoak diren hainbat arlo ez dituela jasotzen dio LABek, hala nola haurreskolen doakotasuna.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko urtarrilaren 19a

Hezkuntza politikaren egokitzapena beharrezkoa dela nabarmendu du ohar bidez langile batzordeak. “Jaiotzatik aukera berdintasunean oinarritutako sistema behar dugu. Horretarako, haur-hezkuntzako lehenengo zikloa doakoa, unibertsala, euskalduna eta kalitatezkoa bermatuz”.

Haureskolen zeregina zainketa soiletik harago doa: haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektualak behar bezala garatzeaz arduratzen direla azpimarratu du LABek. “Hau da, haurraren hezkuntza integral osoa euren gain dago”. Hori dela eta, arlo horretan inbertsioa handitzea familia eta haurren itunaren alde egitea litzakeela berretsi du.