argia.eus
INPRIMATU
Kirol fitxari esker ‘Billy el Niño’ torturatzailearen argazkia bolo-bolo
  • Hau da Juan Antonio Gonzáez Pacheco, Billy el Niño bezala ezagunagoa, frankismo garaiko tortura kasuengatik Maria Servini epaile argentinarrak estraditatua izan dadin eskatu duen polizia.

ARGIA @argia 2014ko apirilaren 16a
'Billy el Niño' polizia ohiaren argazkia publikatu du Colpisa agentziak.

Pasa den astean Madrilen deklaratu zuen Gonzalez Pachecok. Ez zen bere aurpegia ikusteko paradarik izan, Espainiako Auzitegi Nazionalak haren irudiak hartzea debekatu zuelako. Kaskoa jantzita agertu zen epaitegira, eta areto barruan atzealdetik grabatu zuten kamerek.

Dena den, 67 urteko polizia ohiaren irudia bolo-bolo zabaldu da, Colpisa agentziak haren atletismo fitxa bat aurkitu ostean. Iazko denboraldiko karneta da, beteranoen mailakoa.