Auo (Etsaiak): "Bueltatzeko Hatortxu Rock leku ona izan daiteke"

  • Agertokira bueltatzeko Etsaiak musika taldearentzat Atarrabian (Nafarroan) egiten den Hatortxu Rock jaialdia leku ona izan daitekeela esan du Auo abeslariak, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak egindako elkarrizketan. Ostiralean plazaratu zuten elkarrizketa (paperezko edizioan soilik).


2012ko maiatzaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Auo Etsaiak taldeko abeslaria

Etsaiak taldea Lekeitioko Gaztetxean sortu zen duela 25 urte, eta garai hartako gaztetxe mugimenduak musikari bultzada handia eman ziola aipatu du Auok. "Lehen gauzak beste modu batekoak ziren; ez zegoen musika taldeentzako lokalik eta gaztetxean biltzen ginen denok". Hamar disko inguru kaleratu ditu Etsaiak taldeak. Auok jada kontua galduta dauka baina abesti bat aukeratzeko eskatzen dioten bakoitzean beti kantu berdina aipatzen du: "Zirikatu da osatu genuen lehenengo abestia eta oraindik entzuten dudan bakoitzean oilo ipurdia jartzen zait".

25 urte bete ditu Etsaiakek eta urte horietan gertatutakoa laburbiltzeko DVDa prestatzen ari da talde lekeitiarra. DVD horren bitartez "80 eta 90. hamarkadetako bizimodua kontatu nahi dugu, gaztetxe mugimendua eta egoera politikoa", adierazi du abeslariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hatortxu Rock
2023-12-18 | Ahotsa.info
Hatortxurock 28, amaiera berri bat

 Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]


Hatortxu Rock 28: amaiera berri bat

17 talde bilduko dira aurten Hatortxu Rocken 28. edizioan. Abenduaren 16an egingo dute Atarrabian euskal preso politiko eta hauen senideekiko elkartasun festibala.

 


2021-10-27 | ARGIA
17 musika talde igoko dira Hatortxu Rocken oholtzara

25. Hatortxu Rock jaialdian joko duten musika taldeak iragarri dituzte. Estilo eta jatorri ugariko 17 taldek parte hartuko dute elkartasun jaialdian, horien artean Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Nøgen, Skakeitan, Rodeo eta Ibil bedi. Jaialdirako... [+]


2021-10-14 | Leire Artola Arin
Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an ospatuko da

Antolatzaileek azpimarratu dute nahiz eta euskal preso politikoen dispertsioaren mapa txikitu den, oraindik ere beharrezkoa dela elkartasun jaialdia, “helburua guztiz bete arte”. Gainera, beste jaialdi bat antolatzen ari dira uztailaren 29 eta 30erako. Atarrabian... [+]


Eguneraketa berriak daude