Hastear da Festikale, Landa Inguruneko Nazioarteko III. Antzerki Jaialdia

  • Abuztuaren 25etik 28ra bitartean, Festikale kale antzerkiaren erakustaldiaren hirugarren edizioa egingo dute Zigoitiko eta Zuiako udalerrietan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 23an - 15:42
Hortzmuga taldeak Nola antzezlana aurkeztuko du.

Hain justu ere, Gopegiko Bengolarra parkea eta Murgiako udaletxe plaza arte eszenikoz eta zirkuz beteko dira egun horietan.  

Aurten, bost konpainia izango dira bertan. Kataluniatik iritsitako Ponten Piek Ârtica izeneko ikuskizuna eskainiko du egunero Gopegin, Bengolarran, 12:00etan, 13:30ean, 17:30ean, 19:00etan, eta 20:30ean. Frantziako Teatre de Rugissant konpainiak, berriz, jaialdiaren lehen bi egunetan antzeztuko du Tout Seul lana, Murgiako plazan, 18:00etan, eta 20:30ean.

Abuztuaren 26an eta 27an, jaialdian parte hartuko duen Euskal Herriko ordezkari bakarra ikusteko aukera izango da, Gopegin; Hortzmugak Nola antzezlana aurkeztuko du. Abuztuaren 26an eskainiko dituen emanaldiak euskaraz izango dira. Ymedio konpainia andaluziarra ere bi egun horietan izango da, Murgian, Sie7e ikuskizunarekin, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, emanaldiak egingo ditu 15 minuturo.

Abuztuaren 27an eta 28an, azkenik, Galiziako Tanxarinakoek Trogloditas antzezlana eskainiko dute, Bengolarran.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


Xabin Fernandez eta Intza Alkain. 'Kanpora sartzen' antzezlana
"Zuen bizitzan lehen aldiz, herrian ikusiko duzue GIBa"

2013an, medikuaren telefono deia jaso zuen Xabin Fernandezek (Legorreta, Gipuzkoa, 1985). Diagnostiko garbia eman zioten: GIBa. “Seropositiboa zara”. Bizitzak 360 graduko buelta eman zion orduan. Mamuak agertu zitzaizkion: beldurra, amorrua eta lotsa, besteak beste... [+]


Eguneraketa berriak daude