Hasier Arraizen azken hitzak Legebiltzarrean: “Herri akordio handiak behar ditugu EAJrekin”

  • Indarkeria ekintzak ez errepikatzea, biktima guztien erreparazioa eta harreman politikoen normalizazioa nabarmendu ditu, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean egindako azken hitzartzean.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko maiatzaren 20a
Biktima guztien erreparazioa, harreman politikoen normalizazioa eta urte horietan jasotako elkartasuna nabarmendu ditu, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean egindako azken hitzartzean. Argazkia: @mandoigane

Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideak azken hitzartzea egin du Eusko Legebiltzarrean, bi urteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa ezarri baitzion EAEko Auzitegi Nagusiak.

Biktima guztientzako “memoria, errekonozimendua eta erreparazioa” eskatu ditu. "Urte askotan aurkaria deshumanizatu genuen" eta ezin dira errepikatu “gatazkan gertatu diren indarkeria ekintzak”, azaldu du Arraizek.

Bakea “denontzako” izango bada, “ezinbestekotzat” jo du presoak etxeratzea. Zentzu horretan, espero du azken epaiketetan lortutako akordioak baliagarriak izatea “kartzeletako ateak irekitzeko”.

Alderdi politikoen arteko harremanak normalizatzeko beharra nabarmendu du Arraizek. Horren adibidetzat jo du Arantza Quirogak bake eta bizikidetza lantalderako egin zuen proposamena. EAJ eta EH Bilduren arteko harremanei ere egin die erreferentzia: “Herri akordio handiak egin behar ditugu; hori ez egitea arduragabekeria izango litzateke”.

Arraizek eskertu egin du urte horietan jasotako babesa eta elkartasuna, eta agertoki politiko berria irekitzeko egindako lana goraipatu du.

Kanal honetan artxibatua: EH Bildu

EH Bildu kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-14 | Hiruka .eus
Tosuko landan Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcayaren arteko akordioa zein den galdetu du EH Bilduk

Getxoko Tosu landaren inguruan galdegin dio Mikel Otero Gabirondo EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari. Ekonomia Garapena eta Azpiegituretako Sailburuari egin dio errekerimendua, Jaurlaritzaren eta Viviendas de Vizcaya S.A. enpresaren arteko akordioa zein izan den jakiteko. Izan ere, enpresa horrek Tosu landan duen partzela osora zabaldu dute aparkalekua eraikitzeko obra eremua. Hala, akordioaren baldintzak zeintzuk izan diren ere galdetu[+]


2017-12-13 | Andoni Mikelarena
25.000 euroko aurrekontua, EAEko parlamentariei opera eta zineko sarrerak oparitzeko

Astelehenean onartu zuten Eusko Legebiltzarraren aurrekontua EAJ, PSE eta PPk. Aurten ere mantenduko dute parlamentariei kultur ekitaldietako sarrerak erosteko 25.000 euroko partida.


2017-11-28 | Andoni Mikelarena
EAEko aurrekontuak onartuko ditu PPk, EAJ eta PSEk sozietateen zerga jaitsi ondoren

Sozietateen zerga jaistea adostu izana begi onez ikusi du Alderdi Popularrak. Bigarren urtez jarraian EAEko aurrekontuak babestuko ditu Alfonso Alonsoren alderdiak.


2017-11-17 | Unai Brea
Petronorreko emisioen kontrolak "lasaitzea" leporatu dio Podemosek Jaurlaritzari

Petronorren funtzionamendu txarrari –“programatu gabeko 70 geldialdi eta kontrolik gabeko hainbat hauts emisio azken urte bietan”– Jaurlaritzak behar bezalako erantzunik ematen ez diola eta, areago, findegiaren emisioen kontrolerako irizpideak leundu dituela esan du Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemoseko Jose Ramon Becerrak. Gobernuak Petronorri “tratu berezia” ematen ote dion ere galdetu dio Arantza Tapia sailburuari.


2017-11-17 | ARGIA
Eusko Legebiltzarrak ez du Kataluniako Errepublika aitortu

Kataluniako Errepublika onartzeko EH Bilduren proposamena ez da aurrera atera Eusko Legebiltzarrean. EAJren zuzenketa onartu du EH Bilduk.


2017-11-14 | Jon Torner Zabala
EH Bilduren proposamena euskal selekzioaren inguruan: Bai baina...

EH Bilduk Estaturik gabeko nazioen arteko futbol txapelketa antolatzea proposatu du, “euskal selekzio ofizialak sustatzeko”. Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die kirol federazioei “babes osoa” emateko, “nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko egin beharreko gestioak burutzeko”.


2017-11-10 | Andoni Mikelarena
EAJ eta PPk frankismoaren biktimek ordain juridikoa izatearen aurka bozkatu dute Eusko Legebiltzarrean

Elkarrekin Podemosek frankismo garaiko epaiak indargabetzeko legea aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. EAJ eta PPren ezezko botoengatik proposamena ez da aurrera atera.


Preso gaixoei indarrean dagoen legedia aplikatzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoak jaso ditu ebazpenak. UPNren eta PPNk aurkako botoa eman dute.


2017-11-08 | Andoni Mikelarena
Esako lanak geratzea planteatu du Nafarroako Gobernuko lan talde batek "segurtasuna" bermatzeko

Asteartean aurkeztu zuten Esako urtegiaren egoeraren inguruko txostena. Gobernua sostengatzen duten lau alderdiak keztatuta agertu dira.


EH Bilduko hautetsiek salatu dute Intxaurrandieta eta Errazkinen auziperatzea

Buruntzaldeko eta Debagoieneko EH Bilduko alkate eta zinegotziek –legealdi honetakoek eta aurrekoek– agerraldi publikoetan salatu dute 2013an Zubietako errauste plantaren kontratua eteteagatik orain EAJk eta PSEk auzitara eraman dituztela Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko orduko lehendakaria eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua, alderdi horiek elite ekonomikoekiko duten mendekotasuna eta beren mendeku gosea agerian utziz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude