argia.eus
INPRIMATU
Hasi da turismo denboraldia, baita protestak ere Bartzelonan: Güell parkean kateatu dira ekintzaileak
  • Bartzelonako Güell parkean Arran gazte erakundeko hainbat kide kateatu egin dira eta turismo masiboaren aurkako pankartak zintzilikatu dituzte.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 19a
Güell parkean kateatu dira turismo masiboaren aurka. (Argazkia: Arran)

Udaltzaingoa joan da eta kateak moztu dituzte. "Ez da turismofobia, klase borroka da", adierazi du Arranek sare sozialetan ironiaz.

Kateak moztera joan behar izan dute udaltzainek. (Argazkia: Arran)
"Kapitalismofobia" lelopean egingo dute aurtengo kanpaina. "Ez da turismofobia, klase borroka da" dio pintadak.