argia.eus
INPRIMATU
Hartzea Lopez Arana: “Liburuak tresna berria eman dio Ipar Euskal Herriko abertzaletasunari”

2008ko otsailaren 28a

"Egun, Euskal Herriko argitaletxe anitzek enpresa profesionalek bezala lan egiten dute. Guk beste dinamika bat izatea hautatu genuen. Argitaletxea ez da enpresa bat, elkarte bat baizik. Hemengo argitaletxeen panoraman beste erreferentzia bat bilakatu gara. Bi argitaletxe mota dira Ipar Euskal Herrian; euskal izaera batere kontuan hartzen ez dutenak, eta Euskal Herriaren inguruko gaiak erregionalismoaren eta folklorismoaren inguruan lantzen dituztenak, ondoan beste mezu bat hedatu nahi dugunok gaude". (2008-02-28)