argia.eus
INPRIMATU
Giza Eskubideen defentsa aktiboa lortzeko #hartutrena manifestua aurkeztu du Sarek
  • Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko manifestu iraunkorra (pdf) aurkeztu du Sarek, Gasteizen egindako agerraldian. Sektore ugaritako atxikimenduak lortu nahi dituzte iraila bitarte.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz 2016ko otsailaren 04a
#Hartutrena manifestua aurkeztu du Sarek. (Argazkia: Sare)

Iraila bitarte, hezkuntza, kirola, osasungintza, edota kultura arloko atxikimenduak lortu nahi dituzte #hartutrena manifestuaren bidez: “Giza Eskubideen alde egote hutsetik, horien aldeko aktibazio soziala lortu behar dugu. Trena baliatuko dugu auzoz-auzo, herriz-herri, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde lan egiteko”.

 

 

Sarek salatu duenez, 400 preso baino gehiago, eta ehunka errefuxiatu eta deportatu daude, eta “urtarrilaren 9an argi geratu zen euskal jendarteak gatazka albo batera utzi eta konponbiderako ateak ireki nahi zituela". Horretarako, ezinbestekoa da euskal preso eta iheslarien etxeratzea, eta bide horretan “borondate politikoak batu behar dira lehenbailehen eskubide urraketa hauekin bukatzeko".