argia.eus
INPRIMATU
‘Harrabots’ aldizkaria sortu du EHUko ikasle talde batek

2007ko maiatzaren 22a

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle talde batek Harrabots izeneko euskarazko hamabostekaria sortu du. Euskal kultura sustatzea eta ikasleria dinamizatzea dira hamabostekari berriaren helburu nagusiak. Bi aldizkari kaleratuko dituzte doan, bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan. Araban kaleratzeko asmoa ere badute eta horretarako, ikasleen laguntza eskatu dute. EHUko Euskara errektoreordetzak diruz lagundu du ekimena.