'Harmony of the seas': sekulako kutsadura sortzen duen itsasontzia Bartzelonan

  • ‘Harmony of the Seas’ luxuzko trasatlantikoa Bartzelonara ailegatuko da ekainean. Bere bi motorrek 52.000 litro erregai irensten dute orduro; 1.250.000 litro egunean.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko maiatzaren 26a

“Erregaia irensten duen munstroa”. Horrela definitu du Amigos de la Tierra elkarteak itsasontzia, eta eraiki duen enpresaren “inkoherentzia” salatu du.

Konpainia horrek konpromisoa hartu zuen sustantzia kutsakorren emisioa jaisteko; aitzitik, AEBetako 77.000 etxeetan gastatzen den energia baino gehiago kontsumitzen duen barkua egin du.

Europar Batasuneko lege baten arabera, itsasontziek sufre gutxiko erregaia erre behar dute portuetan geldi daudenean. Hori horrela izan da ere, adituek adierazi dute autoen diesela baino 100 aldiz gehiago kutsatzen dutela itsasontzi horiek.

Barku horiek igortzen dituzten partikulak oso txikiak dira, eta erraztasunez ailegatzen dira odolera. Sustantzia horiek eragin ditzakete alergiak, gaixotasun kardiobaskularrak eta baita minbizia ere. Eragina, gainera, ez da portuaren ingurura mugatzen; haizeak eta baldintza meteorologikoen ondorioz, kutsadura hiritik 400.000 kilometroraino ere zabal daiteke.

Harmony of the Seas: 10 pisu, 23 igerileku, 20 jatetxe, kasinoa, 1.400 pertsonentzako antzokia, 12.000 espezieko parkea, ospitalea, ziegak eta beilatokia. 9.000 pertsona ekarriko ditu Bartzelonara, eta sekulako inpaktu ekonomikoa eragingo omen du hirian. Baina, irabazi ekonomikoak herritarron osasunen gainetik jartzen duen turismo eredua nahi al dugu?

Kanal honetan artxibatua: Kutsadura

Kutsadura kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-14 | Arabako Alea
Gardelegiko lindanoa garbitzeko araztegia eraikiko du Gasteizek

Lindano isuriak direla eta, URAk hiriari isuna jarriko diola jakin eta gutxira egin dute iragarpena.


Plastikoak jan gaitu

Mundua “bide huts eta taberna huts” bukatzeak –akabo soro eta baratzeak– beldurtzen zituen guraso zaharrek ez zekiten plastikoaren berri. Lurreko zabortegiak aseta, arrainez hustutako itxasoak ito ostean orain gizakioi erraietara airetik eta janarietatik barneratzen zaigu beste Txernobyl egunerokoa.


2018-06-03 | Jakoba Errekondo
Hiltzea zor

Aurtengo otsailean Ekologistak Martxan eta Pesticide Action Network Europe elkarteek elkarlanean egindako txosten argigarri bat kaleratu dute. Espainiako Estatuko ibaien egoeraren berri ematen du txostenak. Ibai bakoitzaren arroaren kudeaketa eta kontrola Konfederazio Hidrografikoa deitzen diren administrazioen esku daude. Konfederazio horiek 2012an eta 2016an ibaietan topa zitezkeen pestizidak ezagutzeko azterketak egin zituzten eta haien emaitzak eskuetan osatu dute txostena.

Emaitzak... [+]


Erabilera bakarreko plastikozko produktuak debekatuko ditu Bruselak

Plastikozko platerak, edalontziak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak, lastotxoak, eta bestelako erabilera bakarreko produktuak debekatuko ditu 2025etik aurrera Europar Batzordeak astelehenean onartutako zuzentarauak.


2018-05-08 | Amaia Lekunberri
Turismoak beroketa globala bultzatzen duela azpimarratu du ikerketa batek

Berotegi efektua eragiten duen gas-igorpen globalaren %8 turismoari dagokiola azpimarratu du garraioa, janaria, ostatua eta bidaiarien erosketak kontutan hartu dituen ikerketa batek, Le Monde Diplomatique-k jaso duenaren arabera.


Kutsaduraren biktimak "Akurien Ibilaldia" egiten ari dira Marseillatik Parisera

Maiatzaren 1ean abiatu ziren Marseilla ondoko Fos-sur-Mer tristeki ezagunetik eta ekainaren 30ean iritsiko dira Parisera. Klase guztietako kutsadurak (airean, elikagaietan, ingurumenean, erradioaktiboak...) salatzen dituzten 100dik gora elkartek antolatu dute La Marche des Cobayes, herritarrak ohartarazteko industriak erabiltzen dituela beren produktuen ondorio kaltegarrien akuritzat.


Ardoak pestizidak daramatzanez, ezagutu ditzagun haien zaporeak

Guztiok edan dugu noizbait, edo sarri, baso erdi bat pestizida, ekologikoak ez diren ardorik onenetan ere badaudelako. Gilles-Eric Seralini zientzialariak eta Jerome Douzelet sukaldariak dastatzaile jakitunei eta sukaldari ezagunei proposatu diete kalitate handiko ardoak probatuz daramatzaten botiken zaporeak aurkitu eta zehaztea. Liburu berri batean azaldu dute zein zapore daukaten edaten ditugun mama goxoen pozoi ohikoenek.


2018-04-27 | ARGIA
Erleak zorioneko daude: Europak pestizida nikotinoideak debekatu ditu

Beste xomorro asko hiltzearekin batera erleen galera masiboen errudunak direlakoan, Europar Batasunak onartu du debekatzea –aire zabalean– munduan gehien erabiltzen diren pestizidetako batzuk, neonikotinoide deituak. Urteotan presio kanpaina gogorra egin behar zian dute ingurumenaren aldeko ekintzaileek oraingo erabaki hau lortzeko.


2018-04-06 | Miren Osa Galdona
Ozeano Bareko zabor-irla Iberiar penintsula baino ia hiru aldiz handiagoa da

Mugarik gabe ari da hazten Ozeano Barean noraezean dabilen zabor kopurua. Hala berretsi du Nature aldizkarian argitaratutako ikerketak. Zabor-irla dagoeneko 1,6 milioi kilometro koadrokoa da eta barruan  80.000 tona plastiko izan ditzakeela kalkulatzen da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude