'Harmaila' aldizkaria abian da, euskara eta kirola uztartzen dituen kirol egitasmoa

  • Lehen zenbakia kalean da, hainbat edukirekin, eta guztiak filosofia honekin landuak: "Patxadaz irakurtzeko aldizkaria da, kirola eta kirolaria erdigunean jartzen dituena", azaldu dute Eñaut Barandiaran, Iñaki Berastegi eta Aitor Manterola sortzaileek. Harpidedun egin behar da aldizkaria irakurri ahal izateko, online edota paperean, eta harpidedunak behar dituzte, egitasmoak aurrera egin dezan.

Baleike @baleike
2017ko abenduaren 07a
Harmailako sortzaile I˝aki Berastegi, Aitor Manterola eta E˝aut Barandiaran. Argazkia: Gorka Zabaleta

Komunikazio proiektu berri bat kalean da euskarazko hedabideen multzoan: Harmaila aldizkaria. Kirola du ardatz, eta atera berri dute 1. zenbakia. Urtean bost ateratzeko asmoa dute, eta lan mardulak izango dira, 100 orrialdekoak gutxi gorabehera. 1. zenbakiak, esaterako, 100 orrialde dauzka. Hain zuzen, horixe baita Harmaila-ren filosofiaren oinarrietako bat: "Lasai eta patxadaz irakurtzeko lanak izango dira, kirolaren ikuspegi hori gustatzen zaigulako", azaldu du Eñaut Barandiaran gidoigile eta sortzaileetako batek.

"Kirola eta kirolaria erdigunean jarriko ditugu, mamia landuz, azalean eta lardaskerietan geratu gabe, gaur egun kirolari leku askotan ematen zaion tratamendutik erabat aldenduz", gehitu du Iñaki Berastegi kazetariak. Aitor Manterola da proiektu honen atzean dagoen hirugarren hanka, eta kazetariak kontatu da nolatan eman duten pausoa: "Euskal Herrian kirolak sekulako indarra dauka, asko dira kirolariak eta gehiago zaleak, eta horrelako proiektu baten beharrari erantzuna ematera dator Harmaila".

Filosofiaren beste euskarriak lurraldetasuna eta genero berdintasuna dituzte: "Euskal Herriko lurralde guztiei egingo diegu lekua, eta saiatu gara tokia ondo banatzen 0. zenbakian eta 1. zenbakian", azaldu du Barandiaranek. 0 zenbaki uztailean atera zuten, bakarrik online bertsioan, eta abendu hasieran dator 1. zenbakia, paperean ere bai oraingoan. Nabarmena da 1. zenbaki honetan genero berdintasunaren lanketa; izan ere, emakumeen presentzia handia baita 100 orrialdeen barruan.

Euskararen erabilera sustatzeko eta bultzatzeko kirola beharrezkoa dela uste dute hirurek, eta hain justu, horixe da filosofiaren beste zutabeetako bat: "Ikerketek diote nerabeek eta gazteek euskarazko erreferentziak galtzen dituztela eskolatik kanpo, eta kirola izan daiteke euskara bizirik mantendu dezakeena adin tarte horretako pertsonetan. Harmailak emango die aukera kirola euskaraz irakurtzeko, behintzat".

Harpidedunak behar ditugu”

0. zenbakia online irakurtzea doakoa izan bazen ere, hemendik aurrera ordaindu egin beharko da Harmaila eskuratzeko. "Harpidetza bidez izango da hori, eta paperezko harpidetza eginda dutenek eta egiten dutenek etxean jasoko dute aldizkaria abenduaren hasieran", kontatu du Berastegik. Urteko 40 euro ordaintzea nahikoa da etxean jasotzeko papereko urteko bost aleak, eta online bidezko harpidetzagatik 15 euro ordaindu behar dira. Harpidetza egiteko www.harmaila.eus webgunean sartu behar da, Denda atalean. Salmenta ere bultzatuko dute Euskal Herriko hainbat liburudenda eta kioskoetan, eta alea 10 eurotan egongo da salgai.

Hasieran da Harmaila proiektua, eta aurrera egiteko harpidedunak behar dituztela nabarmendu dute hiru sortzaileek: "Ezinbestekoa zaigu harpidedun multzo zabala edukitzea proiektua bideragarria izan dadin. Animatu nahi ditugu Euskal Herriko kirolzaleak Harmailan eser daitezen gurekin batera. Ez zaie damutuko".

Zabaltze prozezuan, Durangoko Azokan egongo da Harmaila, autoekoizleen postuan, eta ilusioz gainezka daude hiru egileak: "Gauza handia da guretzat Durangon egotea, eta eskerrak eman dizkiegu Azokako arduradunei lekua egiteagatik. Leku paregabea da gure egitasmoa euskal jendarteari ezagutarazteko".  

Albiste hau Zumaiako Baleikek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kirola  |  Euskarazko hedabideak

Kirola kanaletik interesatuko zaizu...
Munduko Kopatik hamar kaletara

1978ko Munduko Futbol Kopa Argentinak etxean irabazi zuen, Buenos Airesko River Plate estadioan. Handik hamar kaletara zegoen ESMA (Escuela Superior de Mecánica de la Armada) eta bertatik selekzioak sartu zituen hiru golen burrunba entzun zen.


2018-07-13 | ARGIA
Baionako herriko-etxea Frantziako banderaren kolorez argiztatu dute

Frantziako gizonezkoen futbol selekzioak Munduko Koparen finalera heldu den egunetan, Baionako herriko-etxearen eraikina Frantziako banderaren kolorez argiztatu dute. Ikuspegi chauvinista salatu dute sarean hainbat lagunek.


FIFAk telebista kateei eskatu die "emakume ederrak" apropos ez enfokatzeko

Federico Addiechi-k, diskriminazioaren aurkako eta aniztasunaren FIFAko arduradunak, 45 eraso sexista egon direla jakinarazi du, horietatik hamabost emakumezko kazetarien aurkakoak izan dira.


2018-07-12 | ARGIA
Munduko Futbol Koparekin indarkeria matxista areagotzen dela ohartarazi du Ingalaterrako kanpaina batek

Kanpaina osatzen duten irudietan, indarkeria zantzuak dituzten emakumeen aurpegiak ageri dira, zauriei herrialde ezberdinetako banderen itxura emanez. Sudurretik odola darion emakume baten argazkiak irudikatzen du Ingalaterrako bandera, San Jorgeren gurutzea odolez marraztuta.


2018-07-12 | Jon Torner Zabala
FIATeko langileak greban, Juventusek Ronaldo fitxatu duela-eta

FIAT konpainiak Italia hegoaldean duen fabrika bateko langileak grebara deitu ditu USB sindikatuak, salatzeko Agnelli familiak 300 milioi eurotan fitxatu duela Cristiano Ronaldo futbolaria, eurei "sakrifizio ekonomiko handiak" eskatzen dizkietenean.


Ainara Epelde. Txirrindularien gogo-gorputzen zaindari
"Txirrindularitzaren bizi tipoa gustatzen zait"

Ziklismo munduan ari da laguntzaile lanean (soigneur). Mediku izan gabe ere, sendalari da, sasimediku, entrenatzaile, zaintzaile… Fisioterapia eta Kirol Zientziak ikasitakoa, goi mailako txirrindulariez arduratzen da, talde profesionaletan.


Errepidean babes neurriak eskatu dituzte ehunka txirrindularik Tolosan

Ehunka txirrindulari eta zale elkartu dira, Tolosan, ostegunean Leonen hil zen Villabonako bikoteari omenaldia egin eta berriro gerta ez dadin neurriak hartzeko eskatzeko. Gertatutakoa «onartezina» dela azpimarratu dute.


2018-06-29 | ARGIA
Donostiako Emakumeen Triatloiko afera
Bi kirolariek espero dute AtlÚticok eta Federazioak hizkuntza eskubideak ez dituztela berriz urratuko

Hizkuntza eskubideen urraketa sufritu zuten bi triatletek bilera izan dute Atlético San Sebastián, Euskadiko Triatloi Federazioa, eta triatletari txartel gorria atera zion epailearekin. Kirolariek atera duten oharrean diote epailearekin “zentzu zabalean” ulertzea lortu badute ere, ez dutela lortu ohar komun bat ateratzea.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude