Harkaitz Canok irabazi du euskarazko narratibako Euskadi Saria, iaz argitaratu zuen Twist nobelarengatik. Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa, tortura eta erailketan oinarritutako eleberria da Twist, gertakari errealak fikzioaren “ispilu deformante”-aren bidez kontatzen dituena. Canok Euskadi Saria irabazten duen bigarren aldia da. Lehenago, Belarraren ahoa nobela laburrari esker jaso zuen 2005ean.
Gema Lasartek Twisti buruzko kritikan, zera idatzi zuen: "Bizitzaren eta historiaren sentimenduen erraietara bidaiatzen du kontaketak, eta hori bikain harilkatzen du Canok, saminez, umorez eta paradoxez".
ARGIAren 2.308. zenbakian luze eta zabal hitz egin genuen Canorekin Twisti buruz: "Tortura kontagarri bihur daiteke". Bertako pasarteak dira ondorengoak: "Horrelako gaiekin arriskua dago tesi nobela bat egiteko; eta errealitatea ez da horrela, askoz porotsuagoa da" edo "Gehiegizko exigentzia dago fikzioari begira, errealitatearen arauak errespeta ditzan. Mizkinegiak izan gara sortzaileekin".
Ondorengo bideoa grabatu genuen elkarrizketa egitean.
Juan Carlos Marquez irabazle gaztelaniaz
Bestalde, Juan Carlos Marquezek irabazi du gaztelaniazko narratibako Euskadi Saria, Tangram eleberriarengatik. Atzo jakinarazi zituzten Euskadi Sarien gainontzeko irabazleak.
Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.
Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.
Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.
Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.
Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.