Har ditzagun kaleak, injustizia hau gelditzeko

  • 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak, herriaren okupazioa, espetxeratzeak, isunak… hori da Altsasun egun hauetan ikusitakoa. “Kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak” eta “agintearen aurkako atentatu” delituak leporatu dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazteei. “Nagusitasun abusu eta gorroto” larrigarriak ezarri dizkiete, gertakariak “arrazoi ideologikoengatik eta Guardia Zibilarenganako gorrotoagatik” eman zirela argudiatuz. Arrazoiketa guztiz politikoa, epaiketa politiko batean!

Eleak/Libre dinamika @eleakmugimendua
2018ko ekainaren 12a

Epaiketa politikoa guztiz, salbuespen legediekin eta epaitegietan burututakoa. Euskal Herrian horrelako hamaika ikusitakoak gara. Izan ere, errepresioak ibilbide luzea eta forma ezberdinak izan ditu eta ditu Euskal Herrian. Hala ere, beti izan du ezaugarri historiko bera: Euskal Herriaren eta euskal herritarron Eskubide Zibil eta Politikoen, Ekonomiko eta Linguistiko-Kulturalen, etengabeko urraketa eta ukazioa. Herri, klase eta pertsona gisa zapaldu nahi gaituzte, askatasuna kenduz. Horretarako, bizi dugun zapalkuntza anitz hori bururaino eramateko errepresioaren hamaika aurpegi ezagutu ditugu.

Salbuespen epaitegia, salbuespen legeak… eta ondorioz, halako epaia. SALBUESPENA da Euskal Herrian aspaldidanik bizi dugun egoera. Egoeraren arabera, errepresioa zurian edo beltzean aplikatzen du Estatu espainolak. Altsasuko gazteen kasuan, beltzen artean beltzena aplikatu diete eta, beraiekiko elkartasuna zigortu.

Honek guztiak argi adierazten du ezin garela konformatu urteetan Euskal Herrian ezarri diren salbuespen politikak eta hauek aplikatzeko garatu diren bitartekoak ez aplikatzearekin edo malgutzearekin, indargabetu behar dira guztiak.

Frankismo garaitik eta 78ko erregimenean mantendu zuten arkitektura juridiko guztia beharren arabera moldatu dute, Eskubide Zibil eta Politikoak etengabe urratuz. Beraien jendarte eredua indartzeko politika horretan, errepresio sistemaren birmoldaketa etengabea izan da. Guztia desegin behar dugu, desagerrarazi!

Sei urte dira ETAk armak utzi eta erakunde politiko desarmatua bihurtu zela, duela urtebete armak entregatu zituen arren eta duela hilabete batzuk desegin bazen ere, bi Estatuek ez dute beren helburua aldatu. Botak aldatu dituzte, baina ostikoka jarraitzeko. Hori bai, egiteko modua egokitzen hasi dira, errepresio beltza baztertu gabe, errepresio zuriari ateak zabaldu dizkiote parez pare.

Horrela, terrorismoaren aitzakiapean Altsasuko gazteak Auzitegi Nazionalean epaitu, kondenatu eta espetxeratu dituzte. Salbuespen legedi eta epaitegiek emandako epai oro izango da injustua, lege eta epaitegiokin amaitzen ez badugu.

Herria okupatu dute, jendartea beldurtu eta isilarazteko helburuarekin, jendarte sumiso eta berekoia lortzeko helburuarekin. Horrekin nahikoa ez eta isunak jarri dituzte, elkartasuna isilarazteko. Baina oraindik ez al dira konturatu Euskal Herrian elkartasuna dela nagusi eta ez garela isilduko? Gure egunerokoa disidentziek osatzen dute, eta lege injustuak desobeditzeko daudela sinetsita gaude! Horrela soilik lortuko baitugu Eskubide Zibil eta Politikoak babestea, legedi injustuak desobedituz, legedi hauek eta salbuespen epaitegiak bertan behera utziz eta hauek mantentzeko beharrezkoak dituzten guztiak Euskal Herritik kanporatuz!

Eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izatea nahi badugu, horren alde borrokatu behar dugu. Ainara, Adur, Jokin, Iñaki, Oihan, Julen, Jon Ander, Aratz, Nahia eta Aitor LIBRE nahi ditugu eta horretarako guztion eskubideen alde borrokatu behar dugu.

Horregatik, har ditzagun kaleak injustizia hau gelditzeko, horrelakorik gehiago ez gertatzeko! Guztion eskubide zibil eta politikoak defendatzeko! Altsasukoak libre!

Joseba Alvarez eta Maialen Begiristain

ELEAK-Libre mugimendua

Kanal hauetan artxibatua: Altsasuko gazteak  |  Iritzia  |  Epaiketak  |  Altsasu

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
Justiziaren arrakalak elkartasunez beteta

Ekainaren 13a, asteazkena, Altsasu. “Utzi Altsasu bakean” dioten banderek herriko balkoiak atontzen dituzte. Samina antzematen da, ez ordea dolurik ezta etsipenik ere. Aitzitik, herriaren batasuna eta indarra sumatzen dira. Koxka tabernan hiruzpalau altsasuar daude arratsaldeko kafea hartzen. 606 egun igaro dira bertan herriko gazte batzuen eta bi Guardia Zibilen eta beraien bikotekideen artean liskarra sortu zenetik. Bertan hasi zen dena 2016ko ferietako ostiralean, Nafarroako... [+]


2018-06-22 | Guaixe .eus
"Auziak sortu duen harriduraren isla: funtzionario eta guardia zibil batzuek ere elkartasuna adierazi didate"

Altsasuko auziagatik kartzelan behin-behinean preso 19 hilabete darama Jokin Unamuno Goikoetxeak. Estremerako espetxetik erantzun du Guaixe astekariak bidalitako galdetegia. Epaia jakin berritan, baina fiskaltzaren helegitearen eta Iruñeko manifestazioaren berri ez zituela.


Altsasu
Solidarity against State Oppression

Wednesday 13th June, Altsasu. Banners saying "Leave Altsasu Alone" decorate the balconies in the town. You can feel the pain, but no grief or resignation. To the contrary: the town's solidarity and strength is palpable. There are three or four locals having their afternoon coffee at Koxka Bar.  606 days have gone by since the brawl which took place there between some young locals and two Civil Guards and their sentimental partners. That is where it all started, on a market... [+]


2018-06-20 | ARGIA
13 urtetik 10era jaitsi diote zigorra I˝aki Abad Altsasuko gazteari

Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko auziaren epaian akatsak daudela onartu eta hauek zuzentzeko auto bat kaleratu du. Abaden kasuan epaiak ezarritakoa baino zigor handiagoa ezarri zitzaiola onartu da.


Fauna publikoa
Erregimenaren tenperatura

Kaleko mobilizazioak zerbaiten termometro badira, UPNren tenperaturak baxu xamar egon behar du, berri txarrak jasotzen ari baita azkenaldian: asteburuan milaka lagun elkartu dira Iruñean Altsasuko gazteen aurkako sententzia arbuiatzeko eta muntaia polizial-mediatiko-judiziala salatzeko. Beste sententzia batek, 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren kasukoak, milaka lagun atera zituen Iruñeko kaleetara aurtengo apirilean eta haserrea metropoli foraletik askoz harago sumatu zen.


2018-06-16 | Xabier Letona
80.000 pertsona baino gehiagok arbuiatu du Iru˝ean Altsasuko gazteen aurkako epaia

Iruñea txiki gelditu da Euskal Herria eta Estatu osotik etorritako dozenaka mila herritarren uholdearen aurrean. Guztiek argi utzi dute Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen aurka emandako epaia arbuiatzen dutela. Nafar Gobernuko ordezkaritza bat ere izan da manifestazioan, epai proportzionala eskatuz. Antolatzaileen arabera, guztira 80.000 pertsona baino gehiago izan da manifestazioan.

 


2018-06-15 | Hiruka .eus
Altsasuko gazteen alde, Erandioko trenbideko katenaria moztu dute ezezagunek

Ezezagunek HIRUKA komunikazio-taldeari igorritako agiri baten arabera, Metro Bilbaoko katenaria moztu dute gaur goizaldean, Erandio aldean. Oharrean azaldu dutenez, ekintza horregaz espetxeratutako Altsasuko gazteen askatasuna eta "1978ko erregimenarekin lotzen gaituen katea" apurtzea aldarrikatu  gura izan dute. Iragarri dutenez, hainbat trenbidetako katenariak moztu dituzte Euskal Herriko "txoko askotan".


Altsasuko gazteen aldeko manifestazioaren atarian, ekintza mordoa

Kanpaldiak, manifestazioak edota muralak egin dira elkartasuna adierazteko


2018-06-14 | ARGIA
Altsasuko gazteen kontrako epaiari helegitea jarri dio fiskaltzak, "terrorismoa" izan zela tematuta

Audientzia Nazionalak Altsasuko gazteei ezarritako kartzela zigor gogorrak ez dira nahikoa José Perals Calleja fiskalaren ustez eta "terrorismo delituagatik" zigortuak izan daitezen nahi du.


2018-06-13 | ARGIA
50 eragile sozial, politiko eta kulturalek Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa babestu dute

Altsasuko gazteen auziak izan duen “presio mediatiko eta politikoak gertaerekiko neurriz gaindiko zigorrak” eragin dituela salatu eta “auzipetu guztiak askatzeko” eskatu dute Nafarroako 50 eragilek. Bat egin dute larunbatean Iruñean egingo den manifestazioarekin.


Eguneraketa berriak daude