argia.eus
INPRIMATU
‘Handia’ filmaren lehenbiziko irudiak publiko egin dituzte
  • Donostiako Nazioarteko Zinemaldia hasteko hilabete eskas falta denean, Handia filmaren arduradunek publiko egin dute pelikularen teaser edo aurrerapen-bideoa.

ARGIA @argia 2017ko abuztuaren 23a
Aitor Arregi eta Jon GaraƱo, filmaren zuzendariak.

Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da eta "Altzoko Handia"ren historian oinarrituko da.

Eneko Sagardoy izango du protagonista, Migel Joakin Eleizagiren rolean. Iaz hitz egin genuen Sagardoyrekin filmari buruz, baita beste hainbat konturen inguruan ere.