'Handia' filmak dagoeneko badu eragina Altzon egiten diren inbertsio turistiko publikoetan

  • 200.000 euro jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, Altzoko Handiari buruzko Handia filmak erakarriko dituen bisitari kopuruari harrera egiteko egitasmoentzat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 06an - 08:40
Segoretxe eraikina erosi zuen udalak, eta bertan egokituko da, bestak beste, bisitarientzat harrera gunea (argazkia: Ataria).

Diputatuen Kontseiluak onartu du diru laguntza ematea. Aldunditik azaldu dutenez, "Explore San Sebastian Region" estrategiaren barruan, Kultura eta Turismo Departamentua "modu aktiboan lanean ari da" hiriburuaz harago lurralde osoko kultura eta turismo baliabideak "indartzeko" eta turismo arloko produktuen aukera "zabaltzeko", horrela "orekatu ahal izango baitira" urtero Donostiara eta lurralde osora iristen diren bisitarien fluxuak.

“Horregatik, Altzoko Udalak aurkeztu digun proiektuari oso interesgarria deritzogu, bat egiten baitu aipatutako helburuekin. Izan ere, ezinbestekoa da Altzoko Handia pertsonaiak erakarrita Altzo ingurura hurbiltzen diren turista eta bisitariei behar bezalako arreta eskaintzeko espazio fisiko egoki bat izatea”, azaldu du Maite Cruzado Turismoko zuzendariak.

Azken urteetan nabarmen hazi da turismoa Altzon, Altzoko Handia pertsonaiak eragin duen interes turistikoa dela eta. Horregatik, Altzoko Udalak turismo plan bat egin du Altzo, turismoaren sokari tiraka izenekoa, eta plan horri zor zaizkio 2016-2017 urteetarako aurreikusi diren hainbat inbertsio.

2017. urteari dagokionez, Altzoko Udalak turistei eta bisitariei behar bezalako harrera egiteko eta arreta eskaintzeko espazio bat sortzeko asmoa du, eskuratu berri duen Segoretxe eraikinean. Hain justu, bertan hainbat obra egingo dira taberna egokitu eta bisitarientzako harrera zentro bat osatzeko. Aldundiaren laguntzaren zati bat horretara bideratuko da. Diruz lagunduko dituen beste egitasmoak Batzarremuño eraikinean Altzoko Handiari buruzko interpretazio zentroa egokitzea izango da eta pertsonaia horri buruzko ikus-entzunezko dokumental bat egitea. 2018aren hasierarako nahi dituzte prest izan egitasmoak Altzoko Udaletik.

Irailean Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako Altzoko Handiari buruzko Handia pelikula proiektatuko da Zinemaldian eta urrian estreinatuko da. Ondorioz, turista kopuruak nabarmen gora egingo duela espero da.

Kultura eta Turismo Departamentutik azaldu dutenez, "lurraldeko eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan, ekarpena egin nahi du Gipuzkoako turismo jarduera garatzen, turismoa aberastasuna eta enplegua sortzeko sektore garrantzitsua baita. Eta laguntza hau, hain zuzen, helburu horren barruan dago".

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Bizilagunek etxebizitza turistikoak debekatzea baimendu du gorenak, berriz ere

Bizilagunek legez kanpo utzi dute Donostiako Zubieta kaleko etxebizitza turistiko bat, euren estatutuetan erabilera hori debekatuta zegoelako aurretik.


Eguneraketa berriak daude