Hamasek ez du alde bakarreko su-etenik sinatutako akordioaren parte ez bada

  • Egiptoko Gobernuaren bitartez lantzen ari zen su-eten proposamenaren berri pasa den astean eman genuen. Gaur egin da publiko baina momentuz gauzatzeko aukera gutxi aurrikusten dira. Batetik, Hamasek adierazi du proposamenaren berri ez duela izan, eta bestetik, Israelgo Gobernua akordioak sinatzeko prest dagoela adierazita ere, operazio militarrak gogortzeko aukera iradoki du.


2014ko uztailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

"Hamasek su-etena onartzen ez badu Israelek nazioartearen zilegitasuna izango du operazio militarra handitzeko, gure lurrek lasaitasuna berreskuratu arte", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak.

 Hamaseko Al-Qassem Brigadek, Gazako erresistentzia armatu nagusiak salatu du ez dutela proposamen horren berri izan. Hala ere, komunikabideetan hedatu diren balizko proposamen horren oinarriak ez dituzte begi onez ikustez. "Etsaiaren aurrean belaunikatzea izango litzateke eta erresistentzia armatua okupatutako herriaren eskubidea da", esan du talde politiko eta armatuaren bozeramaile Sami Abu Zuhrik. Ildo beretik mintzo izan da Yihad Islamikoa talde armatua ere. Egiptoren bakerako ekimenari ongietorria eman diote baina Israelekin baino ez direla elkartu salatu dute.

Kataluniako No Mes Complicitat amb Israel taldeak egindako kartelean jaso dituzte Israelgo operazio armatuaren astebeteko ondorio nagusiak. 172 palestinar hil dituzte Gazan, horietatik 36 ume. 350 umeak zauritu dituzte bonbek, eta orotara, 1.230 izan ziren zaurituak atzora arte. 147 etxe suntsitu dituzte Israelgo armadaren erasoek. Nazio Batuen Erakundeak atzo zabaldutako datuen arabera Gazako hildakoen %80a zibilak dira. Bart beste bost lagun hil zituzten Israelgo armadako hegazkinen bonbek.

 

Hezbolaren desfilea BeirutenHamas, Hezbola eta Iran elkarlanean

Beiruten bizi den Hamaseko nazioarteko harremanetarako arduradun Ussama Hamdanek adierazi du Hezbola eta Hamasen artean koordinazio handia dagoela. "Bi erakundeen etsaia bera izanik eta taktika berak" erabiltzen dituztela kontuan hartuta elkarlanerako bidean sakontzen jarraituko dutela gogorarazi du.

Libanoko As Safir egunkariari egindako adierazpenetan. Irango Gobernuarekin dituzten harremanak ere inoiz izan dituzten onenak direla aipatu du. "Erlazio hauek erakunde sionistaren aurkako borrokan oinarritzen dira, Palestina askatzeko ekimenean batzen gara. Horrexegatik, zenbait gairen inguruko iritzi kontrajarriak izanik ere, denok mantendu nahi ditugu harreman hauek. Borrokaren hasiera baino ez da eta, laster ikusiko duzuenez, erresistentzia inoiz baino indartsuen dago", erantzun du Hamdanek aurrera begirako planez galdetuta.

 

Hamasek ere pilotorik gabeko hegazkinak dauzka

Hamasek espiotzarako zein erasorako droneak dituztela egiaztatu ahal izan da lehendabiziko aldiz egunotan. "Ababil" izenez bataiatu dituzten mota hauetako hiru hegazkin Israelera bidali dituzte, mugimendu islamiarreko kideen hitzen arabera. Israelgo Gobernuak bere aldetik baieztatu du Gazatik ateratako drone bat deuseztatu dutela Ashdod herriko porturantza zihoala. Beste bi hegazkinek ez zutela beraien "helburua" lortu ohartarazi dute Hamaseko kideek.

 

Palestinarren aldeko mobilizazioak Euskal Herrian

Asteartean Bilbon egindako kontzentrazioa (Ecuador etxea)

Israelgo eraso militarra bertan behera uzteko eta palestinarrei elkartasuna adierazteko mobilizazioak antolatu dira aste honetan Euskal Herriko zenbait herritan.

Uztailak 17 osteguna

Gasteiz. 18:30 Andra Zuriaren plazan. 20:00etan Mendizorrotzan "Noa Kanpora! Israeli Boikot" kontzentrazioa.

Donostia. 19etan Boulevardean.

Tolosa. 19etan Trianguloan.

Bilbo. 19etan Arriaga plazan

Iruñea. 19etan Autobus geltokian.

Uztailak 15 Asteazkena

Billabona 20:00etan Berdura plazan.

Uztailak 18 ostirala

Baiona. 18:00etan Herriko Etxearen aintzinean.

Laudio. 19:00etan Lamuza plazan.

Uztailak 20 igandea

Iturmendi. 20:30etan Herriko enparantzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


2024-04-18 | ARGIA
Estatu kide izateko Palestinaren eskaerari buruz ebatziko du gaur NBEaren Segurtasun Kontseiluak

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Iran gehiago zigortzearen alde lerratu dira AEBak eta Europar Batasuna

Iranen eta Israelen arteko tentsioa areagotuz doa eta bi aldeek argi utzi dute parekoaren erasoari erantzun bortitz eta gogorrez erantzungo lioketela. Bizkitartean, Israelekiko babesa berretsi dute AEBek zein Europako Batasunak.


Eguneraketa berriak daude