argia.eus
INPRIMATU
Hamasei COVID-19 kasu atzeman dituzte Tuterako zahar etxe batean
  • Hiru langilek eta hamahiru egoiliarrek eman dute positibo. Batek ezik beste guztiek ez dute sintomarik. Egoiliarrek ezingo dute egoitzatik atera eta bisitarik ere ez dute jasoko.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 24a
Zahar egoitza bateko artxiboko irudia. Argazkia: EITB.

Egoiliar batek koronabirusaren sintomak agertu ondoren PCRak egin dituzte Tuterako zahar egoitzan, eta gaixoaz gain, beste hamabost lagunek eman dute positibo, langileek eta egoiliarrek. Hamahiru egoiliarrak Argaray egoitzara eramango dituzte, Osasun Sailaren protokoloak hala agintzen baitu. Hiru langileak etxean isolatuta daude.

Egoera epidemiologikoa onera itzuli arte egoitzako gainerako egoiliarrek ezingo dute bertatik atera eta bisitarik ere ez dute jasoko.

Tuterakoaz gain, Nafarroako hiru egoitzatan bakoitzean positibo bat atzeman dute. Bi langile eta egoiliar bat dira. Ondokoei egindako PCR proben emaitzak ez dira jakinarazi oraindik.