Koreografi Erakusketaren inguruan:
Olatz de Andres (koreografoa): "Aukera ederra da esperimentatzeko eta zure proiektua gauzatzeko. Uste dut autonomia erkidego bakarra dela (EAE) sorkuntza txikiak laguntzen dituena, eta eskertzen da".
Imanol Arana (Eusko Jaurlaritzako kultur teknikaria): "Jendearen balorazioa positiboa da orokorrean, baina Erakusketa nahikoa ez dela eta bere helburuak betetzen ez dituela uste duen jendea ere badago. Egia da egiturak eta azpiegiturak ez direla askorik aldatu hamar urtean, ez da ekimen handirik egin. Baina egia da baita laguntza handitu egin dugula".
(2006/04/25)