Abuztuaren 13tik irailaren 9ra bitartean, Arabako hainbat herritan musika klasikoko hamar kontzertu egingo dira, Bernaola Bero jaialdian. Alos Quartet, Sinkro Esemble eta Chiara Banchini izango dira, beste batzuen artean. Kontzertuak Gasteizko Santa maria katedralean eta ondorengo herrietako elizetan izango dira: Bastida, Lantziego, Eltziego, Billa Oka, Guardia eta Añana.