Hamar hilabete Gogora-ren panfleto baten zain

  • 80 urte  baino gehiago igaro behar izan dira Zornotzako udalak gerra zibilean fusilaturik hil zituzten herritarrak, izen-abizendun biktima legez aitortu ditzan. Aipamenik, oroimenik ere ez frentean hildakoez, kartzelaratuez edo erbesteratuen biografiaz. Orain arteko anonimotasunean jarraitu behar dutela erabaki du udalbatzak. Adierazpen aseptikoa, auzokide baten etxeko teilatuaren berriztapen baimena onartuko balitz bezala.


2018ko martxoaren 20an - 16:38

Udalbatzak biktima denak errekonozitu ditu eta kito! Zinegotzietako baten bati interesatzen zaio ba, Aita Roman Urtiaga gerra zibilean fusilatu zuten azken erlijiosoa izatea? Edota gerra zibileko biktimei  omenaldiak egiteko Jaurlaritzaren Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen programa 2015-2016koa ez dela sekulan bete herri honetan eta entzungor eta eraso egin zaiela biktimei? Gogora erakundeari  ere ez. Ezta Bilboko egoitzara  joan eta erregistrotik sartutako eskaerekin. Zornotzak ez du Gernikako bonbardaketa ekitaldiaren glamour eta prentsa oihartzunik. Legedi administratiboa jarraitu beharko lukeen erakundea da Gogora, baina hamar  hilabete luze hartu zituzten errekonozimenduaren ardura udalari leporatzeko. Udalak ere berdina zioen, ardura Gogora-rena zela. Gogora-ri bost ordea, Zornotzan  gerra zibileko biktimei  omenaldiak egiten hasi  zirela,  gerrako biktimak  zeintzuk diren jaki gabe, horrek kaltetuekiko erakusten duen desinteresarekin.  Biktimen aipamenik ez erantzunean, ez igorlearen izenik  ezta datarik ere ez.

Zornotzak ez du Gernikako bonbardaketa ekitaldiaren glamour eta prentsa oihartzunik. Legedi administratiboa jarraitu beharko lukeen erakundea da Gogora, baina hamar  hilabete luze hartu zituzten errekonozimenduaren ardura udalari leporatzeko. Udalak ere berdina zioen, ardura Gogora-rena zela. Gogora-ri bost ordea

2017ko otsailean joan nintzen Gogoraren Bilboko eraikinera. Artxibategian galdetu nuen lehenengo birraitona Bonifaciori buruz, dokumentazioa bilatzeko gai ziren edo gogorik bazuten jakiteko, Salamancako paperak bertan omen daudela diotelako. Sorpresarik ez. Ezezkoetara ohituta nengoen jada, ordurako Sabino Arana Fundazioan birritan esan zidatelako gure birraitona ez zela EAJko kide izan. Baina, Salamancako artxibategian konfirmatuta neukan  EAJko kide izan zela eta Euzkadi egunkariko kroniketan irakurrita  nuen Etxanoko EAJko lehendakaria izan zela 1936an. Boisetik bueltan etorrita, “Amerika” Euskal Herrian zela zioen, Etxanoko bideak sortzeko eta Zornotzako Karmeldarren eskolako teilatuaren lanak egiteko ardurak hartutako aita alarguna. Horretaz gain, udal batzeko zinegotzia zen errepublika garaian,  Etxanoko Uri Muetalarien batzordekidea eta EAJko Gudarostearen Herriko Defentsa Batzordeko Kide ere bazen (nazionalen bandokoen aurkako errepresalien prebentziorako arduraduna). Zamudioko bonbardaketan hil zen, Etxanoko EAJko lehenengo lehendakari izandako, anaia Eusebioren hiletatik ateratzen ari zela harrapatu zituzten guardia zibilek bera eta bere arrebak, Brigida eta Zornotzako Emakume Abertzale Batzeko kide zen Isabel. Hirurak Larrinagara, andreak beranduago Saturraranera. Larrinagako kartzelatik alaba Mireni bidalitako eskutitzetan, inori minik eman ez ziola errepikatzen zuen eta  orduko Lemoako alkateak Lemoako zenbait aberkide kartzelatik libratzeko gestio eraginkorrak egin zituela entzunda, aske ateratzeko esperantza zuen. 1937an fusilatu ondoren, 1941ean, bere heriotza zigorrari, garai hartako 500 pezetako isuna ezarri zion Erantzukizun Politikoetako epaitegiak, Lauaxetari gertatu bezala. Garai hartako urteko baserri baten errenta 250 pezetakoa zen.

Harrapatu ez zutena anaia gazteena izan zen. Kepa, olerkaria eta izparlaria zen Aita Lontzi karmeldarra. Ekin aldizkarian idazten zuen, Jaungoiko zale bazkunaren kide, Gabirel Manterola eta Zirilo Arzubiagaren esanetara. Bizkaian, euskarazko aldizkarien aitzindariak ziren Larrako karmeldarrak.  Anai-arrebak atxilotu  orduko Agenen zen. Karmeldarren artean Agen-ekoetako bat bezala ezaguna. Bertatik karmeldarren ordenako jeneralari idatzi zioten, Euskal Herrian erlijioaren izenean Euzkadiren aurka egiten ari ziren sarraskia salatuz. Kepak, Aita Saindu Pio XI.ri ere idatzi zion, karmeldarren, euskaldunen eta bere anai-arreben aurkako jazarpena azalduz. Kepa, Valparaisoko klinika baten hil zen, diabetesak jota, Espainiako Justizia Ministerioko gai erlijiosoetako arduradunak aginduta,  Txilera bidali zutelako karmeldar agintariek erbesteratu erlijioso moduan. Euskarazko literaturaren berrogeiko hamarkada antzuko idazleetako bat izan zen. Bi olerki liburu argitaratu zituen eta beste lau liburu argitaratzeko geratu ziren, Lino Akesoloren arabera. Bilboko kaleetan Jagi-Jagi-ko banatzaile izandako eta Santi Zarranz Santiagoko Euskal Etxeko lehendakariaren bizilagun zen Juan P. Mentxakak editatu zizkion liburuak, bere inprentan editatzen baitzen Txileko Euzkadi aldizkaria.

Txileraino joan behar izan dut, Santiagoko Euskal Etxeko Pedro Oyanguren lehendakariak emandako dokumentazioan Kepa Ormaetxe Valparaisoko Euskal Etxeko lehenengo euskara irakaslea izan zela jakiteko. Kepa berak bedeinkatu zuen, gerratik ihes egindako euskaldunentzako topaleku zen Valparaisoko Euskal Etxea. Txilera joan aurretik konfirmatuta neukan Euzkadi aldizkarian idazten zuela Kepak, amama Mirenek esan bezala. Txileko Euzkadi aldizkariko lehen aleko azalean idatzi zuen, Agirre lehendakariaren eta Sabino Aranaren testuen artean. Sabino Arana Fundazioko artxibategian, beste behin ere, ezezko erantzuna jaso nuen. Ez omen  dakite nor den “Ormaetxetar bat”. 

80 urte luze ondoren, jasandakoak jasanda, gure familiak, Memoria Historikoaren legearen betekizunarekin ez du atzera pausorik emango. Bere kideen artean fusilatu bat, bonbardaketan hildako bat, kartzelaratutako emakume bi eta erbesteratu erlijioso bat duen familia oso bati, gertatutakoak gertatuta, egin behar zaion errekonozimendu instituzionala, martxoko ostiral goiz batean, Udal bilkuran irakurritako adierazpen aseptiko bat bada, soberan daude Zornotzako Udala eta Gogora. Ez bien artean, Jaurlaritzaren Memoria Historikoaren arloko Lehentasunen programa 2015-2016koa eta Memoria Historikoaren legea betearazteko  gai ez direlako  izan, baizik eta gogorik ez dutela, nabarmen erakusten ari direlako.

 

Xabier Zarandona

Medikua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude