argia.eus
INPRIMATU
Hamar elkarretaratze egin ostean, amaitu dute Azpeitiko apustu etxearen kontrako ekimen iraunkorra
  • Urtarrilean hasi zen Azpeitiko Elkar-ekin taldea ostegunetan apustu etxearen kontrako protestak egiten. Hamar elkarretaratze jarraian egin ondoren, ostegunean amaitu zuen Elkar-ekinek apustu etxearen aurkako ekimen iraunkorra.

Uztarria 2019ko martxoaren 29a
Argazkia: Elkar-ekin

Elkar-ekineko kideek ekimenaren inguruko balorazio positiboa egin dute. Batetik, herriko kuadrilla eta talde ugari batu direlako ekimenera, astero jende ezberdinak parte hartu baitu elkarretaratzean. Eta, bestetik, uste dute ekimena apustu etxearen aurkako zuzeneko presioa mantentzeko ere baliagarria izan dela.

Aurrera begira apustu etxearen aurkako ekimenekin jarraitzeko determinazio osoa dutela adierazi dute: "Behin honaino iritsita ez dugu atzera egingo". Bide horretan, herriko tabernetan dauden makinen inbentarioa egingo dute datozen asteotan.

Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.